Urretxu-Zumarragako Irrintzi Dantza Taldeek antolatuta, Dantzari Txiki Eguna egingo dute, maiatzaren 13an. Irrintzi taldeaz gain, Berriztasuna (Portugalete), Jalgi (Zarautz), Korosti (Legazpi), Lurra (Urretxu), Oinarin (Antzuola), Oin Arin (Lazkao) eta Oñatz (Oñati) taldeak ere etorriko dira.
- 10:45 Taldeak Geltokietako plazan elkartuko dira.
- 11:30 Dantza saioak Zumarragako kaleetan zehar (Secundino Esnaola, Elizkale eta Eitza).
- 13:00 Aurreskua eta Ikurrin dantza Eitzako pilotalekuan.
- 16:30 Taldeak Eitzako pilotalekuan elkartuko dira.
- 17:00 Dantza ekitaldia Eitzako pilotalekuan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide