
Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak, Txamiskuna arimen eguna antolatu du, urriaren 31rako. Jaialdia Izazpi kantxan izango da, 17:00etatik aurrera. 18:00etan kontzertuak izango dituzte, Txost!, Nize, John Dealer & The Coconuts eta J Martina taldeekin. Sarrerak aurrez (5 euro) edo egunean bertan (7 euro) erosi ahal izango dira.