
- Zuzendaria: Jia Zhang Ke.
- Gidoilaria: Jia Zhang Ke, Su Tongen eleberria oinarrituz.
- Antzezleak: Jiang Wu, Meng Li, Lanshan Luo, Baoqiang Wang, Jiayi Zhang.
- Musika: Giong Lim.
- Herrialdea: Txina.
- Iraupena: 130 min.
- Urtea: 2013
Jia Zhangke-k urte pila bat darama Txinatar erraldoiaren errealitate berria aztertzen, erradiografiatzen eta irudikatzen. Hau da, zenbaki makroekonomikoen atzean dagoena filmatzen du, eta emaitza negargarria da: Sustrai eza, egundoko desoreka soziala, bizi ezineko hiriak, hutsa, odola eta prostituzioa alde guztietatik… Bere hitzetan “Txinan ematen den indarkeriak asko kezkatzen nau eta honi aurre eginez eta den bezala kontatuz bakarrik alda ditzakegu gauzak”.
Bere film ezagunena den
Naturaleza Muerta baino tonu askoz gordinago batean, ametsetik errealitatera erortzean jasandako kolpea kontatzen du filmak. Kapituluetan banatuta, lau pertsonai ezberdinen komuneko puntuak bilatzen ditu errealitate hori irudikatzeko: aberaste geldiezin eta mesprezagarriaz nazkatuta dagoen gizona, bere buruaz beste egin baino irtenbide hobeagorik ikusten ez duen gaztea, lapur bihurtzera bultzatuta sentitu den aita bat, eta bezero dirudunen jazarpenez nazkatuta dagoen sauna bateko errezepzionista … Lauak, bai era batera edo bestera, atsekabetuta eta betirako galduak sentitzen dira irentsi dituen inguru zatar, zikin eta gris batean, lauek sentituko dute bere aldetik desorientazio sentipen bizi bat, atzera bueltarik ez duen muga egoera batera heldu direla, txiki eta erabat bakarrik antzezleku erraldoi baten erdian.