Norbera dena izanez, irudimenak beste nortasunetara hurbiltzen duten momentuak sortzen ditu eta niri une honetan halako zerbait gertatzen zait, bertsolaria izatea gustatuko litzaidakeela. Gaia jarri didate, Iparragirre Saria, gai jartzailea, Urretxuko Udala. Baina ni ez naiz bertsolaria, ez naiz gauza zortziko bidez adierazteko zergatik ez nagoen ados gure herrian aurkeztu diren lehiaketekin. Bertsoak idazten jakin ez arren, Iparragirreren sentimenduak eta izaera oker erabiltzen ari zareten Urretxuko Zinegotziei zuen Erdal Herria gure Euskal Herria dela gogorarazi gabe ez naiz geldituko.
Aurtengo Narratiba eta Poesia Lehiaketari Iparragirre Saria izena eman diozue, Bertso Paper Lehiaketa kanpo utziz eta honi XIII. zenbakia emanez, hala, Iparragirreren bertsolari nortasuna ukatuz. Tolosako fiskalak egin zuen antzera, Iparragirre kartzelatu ondoren atzerrira bidali, “zuek bertsoak bai!” esan duzue, baina “hauen oihartzuna ez!” bertsoak euskal aiurria adierazten baitu.
Iparragirre Saria Lehiaketarako narratiba eta poesia lanak idazle bakoitzaren hizkuntzan aurkez daitezkeela diozue. Antzeko oinarria Euskal Herritik at tira baina euskal aberrian halakorik egiteak kultura handiaren kutsadura erakusten du. Bere amak hau baleki ez dakit negar egingo zukeen, baina badakit Jose Mariren ustetan bihotz gabeko euskaldunak zaretela.
Narratiba eta Poesia Lehiaketari bertsolari baten izena jarri eta Bertso Paper Lehiaketa zenbatgarren edizioa den azalduz zerbait handia egin duzuelakoan zaudete. Doinua eman gabe abestea posible dela sinestea zuen aukera izan daiteke, gu zuek bezalakoekin erribindikazioaren eta salaketaren bidea ez goaz uztera.
Jesus Mari Urbegain
HBko zinegotzia