Dagoeneko urte batzuk daramatzaguelkarrekin eta ondo portatu gara bata bestearekin. Hain ondo ere, nonnire besoaren luzapena izatera iritsi zaren. Hitza eta Otamotzbanatzen laguntzen didazu, erosketak egin ondoren, zama eramatenduzu, behar zaitudanean hor zaude zu, beti laguntzeko prest.
Azkenbolada honetan nabaria da zahartzen ari zarela. Urteetako urratuakageriak dira: gurpilen ondoan eta batez ere zure poltsan… Urraduraederra egin zizun kotxe urdin hark, ezta? Eta euria ari duenean, ai!Euria ari duenean barruko paper guztiak bustitzen dira. Hori gerta ezdadin plastikozko poltsatan sartzen ditut egunkariak.
Baina batenbatek gure harremanaren inbidia du eta nigandik urrun eraman zaitu.Eta ni triste-triste nago, zer egin behar dut zu gabe? Nork lagundukodit? Karro berria erosi beharko dut, baina ez dut uste zu bezain onaizango denik. Eta zu, nola zaude? Ondo zaintzen al zaituzte? Zurebila ibili nintzen inguruan, eta bada ez bada inguruko edukiontziakere begiratu nituen, adarra jo nahi zidan norbaitek beste toki bateanutzi zintuelakoan… Zoritxarrez, ez zen hala izan. Zure beharra duenbaten batek eraman zaituela pentsatzeak arintzen du nire pena. Halabada, zuk pertsona horri niri bezain ondo laguntzea eta berak zu ondozaintzea espero dut.
Aintzane Arizmendiarrieta