Urretxu eta
 Zumarragako Euskara 
Hitzaurrea
Sarrera
Metodologia

 

 Atalak
Fonetika-Fonologia
Azentua
Izenaren Morfologia
Aditzaren Morfologia
Sintaxia
Lexikoa

 

 Dokumentuak
Elkarrizketak
Argazkiak
Bibliografia

 

 Dokumentuak

 Elkarrizketak
[<<] Testu eta soinu grabaketen menu nagusira itzuli

 

 

Kanpaiak
Egin klik irudia handiago ikusteko

—Benito Jauregi—

Etxetxikiko Justina Jauregirekin, Benito Jauregi zenarekin, eta Justinaren alabekin alor asko jorratu genituen. Hori dela eta hiru testu labur aukeratu ditut. Lehenengo testua kanpaiei buruzkoa da. Telefonorik ez zegoen garaian kanpaiek ordua baino zerbait gehiago adierazten omen zuten.

X: Len pertsonan bat iltzen zanen bereizten omen tzan gizonezkoa zan ala emakumezkoa zan:

J: Bai, gizonezkonak iru ta emakumenak bi.

X: Umea, umen bat iltzen zanen...?

J: Bai, bueltan jotzen zuen kanpaia, aingeru kanpaia, tin- tan, tin tan, tin tan, kanpae txikiya,... eta geo, geo itte zeen eguardittan, amabi kanpae jotze zittuen, aek izete zian amabik, ta zu soon ai baldinbaziñen... ganaukiñ... ba geau in ber tzendun da amabittakua errezau e! Ta txapela kenduta!Anjelus oixe!... a karo latiñez errezau e!

X: Bai?

J: Bearko! Illuntzen e bai jotze zuen kanpaia, eunen bi aldiz. Nola esate zitzakon ari,... amabittakoa, eguardiñ, eguardiñ amabittakua ba,.. bai illuntziskantzen jotze zeen bestia ...

Sakamantekas

Egin klik irudia handiago ikusteko

—Justina Jauregi bere ilobarekin—

Garai haietan jendea ez omen zen berandu etxeratzen. Hori dela eta, eta beldurra sartzearren, Sakamantekas deritzon pertsonaia baten kontuak ezagunak ziren herritarren artean.

J: Zea, illundu baiño lenao instanten etxea, orduerdi geiyo pasatze balin bazendun, joe!

X: Or, eta gero, bildurre sartzeko ta etzien,...

J: Sakamantekas ta, ba esango izut... gizaajo ura, ba aek ein mentzion arrebai, arreba, bi aizpa uste ziala gaiñea ordun... ta aek erromeritti itxea o jai illuntzen da ori, zelebria zan, eta izara bat artu buruti, kandelia piztu, eta etxeti beera, an azaldu omen tzitzaten, azaldu o bakizu! Aek bildur earrak pasau men tzittuen! Aizu!

X:Ta zuei etzizuen ezer esaten bildurtzeko?

J: Ez.

J: Gaiñea Sakamantekasek euki zon izugarrizko bolaria.

 

Sendabelarrak

Azkenik, sendabelarrak ere asko erabiltzen omen ziren, eta egun ere erabiltzen omen dituzte etxean.

J: Pomaria

X: Baiño zertako?

J: Bueno, segun, tiratzekua balimaa gauza geiyo naastu ber diozu sugeartua eo, baatzuiya eo olako gauzak, eta bestelakua balimaa, aek eztiozu naastu ber, baiña pomaria oso ona itten da.

(Alaba): Au ein di nei ankaako.

J: Baiño ori re, ori tiretzekua da.

X: Onei nola deitzen diozue, oni?

J: Izenik eztauka, onek, onek ankia, pixkaat ondauta auka, ondauta o zea dauka.

J: Beittu, kipola bat, mermena bedar bat, ola eskutaa ba, pasmo belarra beste eskutaa bat, intsusa, intxusia bakizue zer dan? Beste eskutaa bat, eta geo sugeartuan zuztarra, sugeartua, eta geo katusa, katus lori ori ez, ola pikatzen donaantzak e, ojan bueltan, ori , eta argizaiya, argizaiya bear da ori itteko, eta zea oliua.

X: Gero ori ze ittezu, sartaien eo ola o?

J: Ez, ori in ber da kazuela baten ipiñi, bearra, eta kipolia ta oi danak, eta oliua bota, argizaiya bota, eta an eosi, eosi, eosi ba orduerdi baten o ola eosi, ondo eosi eta geo, trapun pasau,...

Eta geo beste bat itten det tiatzekua, baiña ari ezarri bar tzako baatzuiya re bai baatzui buru bat, ososoik e! Kipola burua ososoik, eta bermenak eta oik danak. Oñ esan tzian baatzuiya ojo e! Oni baatzuirik ez botatzeko e! Esan tzian.

X: Eta intxusa belarra eztasorgiñak eta ibiltzen tzuena?

J: Intxusa bearra? Aizu nik beiñ baiño geiyotan bat, aittu izen diot ba leengusu bati e! Txapela kenduta pasau ber genduke intxusa belar bat!Intxusia oso gauza ona da erremeiyo askotako e! Izertu ta porok irikitzeko ta...


Justina Jauregi (J), Benito Jauregi eta Justina (alaba)
Etxetxiki baserria (Zumarraga)

Gora
 
 



Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkartea

Labeaga 12, behea.
20700 Urretxu (Gipuzkoa - Euskal Herria)
.
Telefonoa: (+34) 943036474