Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Aniztasun Jaia egingo dute larunbatean, Gernikako Arbola plazan

Aniztasun Jaia egingo dute larunbatean, Gernikako Arbola plazan
ekaina 12
09:49 2019

Larunbat honetan Aniztasun Jaia egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiak antolatuta. Festa honek Kulturen Azoka zuen izena orain arte eta aurten izena aldatzea erabaki dute, hartu duen dimentsioa dela eta.

Urteroko moduan, mundu osoko kulturen tradizioak ezagutzeko aukera egongo da. Horretarako, gastronomia, musika, dantza, ikuskizunak eta familia guztiarentzako tailerrak baliatuko dituzte.

10:30etik 21:00etara, Argentina, Brasil, Katalunia, Txina, Ekuatore Ginea, Honduras, Maroko, Nikaragua, Senegal, Pakistan eta Venezuelako jakiak dastatzeko aukera egongo da. 11:00etatik 20:00etara, berriz, henna eta trentza afrikarren postuak egongo dira.

Musika eta dantza saioak ere egongo dira: 12:00etan Ghetto Skillz Urretxuko eta Zumarragako rap eta hip hop taldeak joko du, 14:00etan Tacata’s Gasteizko funky, pop eta rock taldearen txanda izango da, 16:00etan kantu eta dantza libre saioa egongo da eta 17:00etatik aurrera batukada egongo da.

17:00etan Donostiako Sambatuak sanba eskolak eta Urretxuko Ehunzango taldeak kalejira egingo dute. 18:00etan, berriz, batukada emanaldia eta perkusio eta sanba tailerra egongo dira plazan. Sambatuak eta Ehunzango taldeek komunitate brasildarraren laguntza izango dute. Ondoren, 19:30ean, piñataren festa egingo dute, hondurastarren eta nikaraguarren eskutik.

Tailerrak ere egongo dira. Horietako lau 11:00etan hasiko dira: saskigintza, kamiseten estanpazioa, hama siluetak, bazterkeriaren aurkako grafitiak eta Potato Crece Pelo. 11:30ean munduko jolasak ezagutuko dituzte eta aurpegia margotuko dute. 12:00etan, berriz, opera txinatarren maskara tailerra eta xake tailerra hasiko dira. Azken hori 19:00ak arte izango da.

Arratsaldean beste lau tailer egongo dira. 16:00etan zurrumurruen aurkako txapa tailerra eta munduko jolasena, 18:30ean perkusio tailerra eta 19:00etan sanba tailerra.

Izen aldaketa

Orain arte Kulturen Azoka zena, hemendik aurrera Aniztasun Jaia izango da. Kulturen Azoka 2013an antolatu zen lehenengoz eta Goierri garaiko jendearen, tradizioen eta kulturen aniztasuna balioan jarri du sei urte hauetan.

Aberastasun kulturala erakusteko jaio zena asko hazi eta aldatu da. Urteen poderioz, jatorri, etnia, kultura, erlijio, sexu orientazio, genero identitate, ideologia, adin, hizkuntza, egoera ekonomiko… ezberdinetako bizilagunak elkartzeko gune bihurtu da.

Festa honek Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Zurrumurruen Aurkako Sarearen eta hainbat elkarte eta komunitateen babesa du.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 5 =


Iruzkin berriak

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]