EH Bildu bi herrietan gailendu da. 2.891 boto jaso ditu denera, EAJk baino 370 gehiago

EH Bilduk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Urretxun eta Zumarragan. Bi herrietan babes handiena jaso duen alderdia izan da. Denera, 2.891 boto jaso dituzte, bigarren indarra izan den EAJk baino 370 gehiago. PSE-EE izan da hirugarren, 1.506 botorekin. Sumarrek, gutxigatik gainditu du 300 botoren langa eta PP ez da iritsi.
EH Bildu | EAJ | PSE-EE | Sumar | PP | Podemos | Vox | Besteak | |
Urretxu | 1.353 | 1189 | 463 | 113 | 109 | 67 | 25 | 31 |
Zumarraga | 1.538 | 1332 | 1043 | 190 | 187 | 102 | 60 | 34 |
Batura | 2.891 | 2.521 | 1.506 | 303 | 296 | 169 | 85 | 65 |