Lorez, jendez eta giro paregabez bete dute Urretxuko Gernikako Arbola plaza XVIII. lore azokan. Goiz osoan zehar jendea ibili da bertan, eguraldia lagun.

XVIII.lore azoka egin dute gaurkoan Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Goizeko 10:00etan eman diote hasiera azokari eta 14:00ak arte izan dira bertan, eta tarte horretan jende ugari ibili da bertan erosketak egiten zein ikusten soilik, baina saltzaileen esanetan <<eguraldia erabakigarria izan da>> gaurko egunean, <<bai giro aldetik, zein salmenta aldetik>>. Denetariko loreak ikusi ahal izan dituzte bertan gerturatu direnek, horien artean berezienak jan zitezkeen lore eta haziak izan dira. Baina loreak lore, plazara inguratu besterik ez zegoen plaza koloretsu hura ikusteko, “Iparragirre Balerdi” bandak girotua.