Maria Anjeles Carmona Tarteka joaten naiz azoketara. Egunero ez, baina tarteka bai. Baserritarrei ogia eta barazkiak erostea atsegin dut. Dena den, batzuetan kamisetaren bat edo praka batzuk ere erosten ditut. |
|
Enriqueta Estibariz Gutxitan joaten naiz azoketara. Santa Lutzi egunean ateratzen naiz, baina berehala joaten naiz etxera. Azokak gustatzen zaizkit, baina jende asko ibiltzen da eta gogaitu egiten naiz. |
|
Jose Maria Aizpurua Nire emaztea ostiraletan Carrefourrera joaten da. Etxe ondoan supermerkatua txiki bat dugu eta gainontzekoak hor erosten ditugu. Dena den, larunbatetan zerbait behar badugu azokara joaten gara. Orokorrean dendetan erosten dugu. |
|
Patxi Babiano Bai, gustatzen zaizkit azokak. Giroagatik batez ere. Gainera, Euskal Herritik kanpoko jendea ezagutzeko aukera ematen dute eta hori polita da. Bestalde, garrantzia handia ematen diot bertako produktuak erosteari eta azoketan horiek erosteko aukera dut. |