Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

005. alea

Behin ezkondu behar eta (005. alea)

maiatza 26
01:00 1995

Pilarrek eskuak burura daramatza eta irribarre zoriontsuz erdi “kexuka” hasten da. “Alaba ezkontzea! Hori bai dirua barra-barra xahutzeko modua!”

Gaur egun ezkontzak egun berezia izateaz gain zulodun diru-zaku dira baina orokorrean gustura egiten dute hori ezkongai zein haien senitartekoek, aitzaki ederra baita egun bikaina pasatzeko.Maiatzetik hasita eta uda amaitzen den arte horrelako esaldiak entzun daitezke ezkontza kopurua biderkatu egiten delako. Bakoitzaren aukera izan ohi da norberaren ezkontza nahi bezala antolatzea, baina gehienek antzeko hornidurak izan ohi dituzte.
Ezkongaiak gehienetan familia eta lagunak eurekin izan nahi dituzte egun berezi horretan eta hori lortzeko deialdia gonbidapen txartelen bidez egiten da. 75 gonbidapen 13.000-14.000 pezetatan irteten da, baina honekin hasi besterik ez gara egin.
Edozein ezkontzatan oso garrantzitsua izaten da bapo jatea eta jatetxe on baten aukeraketak festaren arrakasta berma dezake neurri handi batean. Zumarragako jatetxeetako batean, menuak 6.700etik 10.500 pezeta artean daude pertsonako. Ezberdintasunak ardoetan, platerak prestatzeko eran eta entremes kalitatean daude, nahiz eta txanpaina eta likoreak prezio horretatik kanpo gelditzen diren. Bestalde musika parteri alaienetakoa izanik, ezin daiteke ahaztu. 70.000 pezetaren truke ederki dantza egiteko aukera izango dugu.
Ospakizuna alde batera utzita, ezkontzaren ezaugarri sinbolikoen artean dugu fideltasun eta maitasunaren adierazle den eraztuna. 42.000 pezetaren truke eraztun pare erosoa lor dezakegu. Emaztegaiaren jantzia 300.000 pezetatan eta senargaiarena 90.000tan egon daitekeela ikusirik, hurbilpen bat egitearren, eraztunak erraz erosteko gauza dirudite.
Eta zein ezkontzatan ez daude loreak? Gure neskaren lore sortak 10.000 pezeta inguru balio dezake, hori da prezio estandarra, noski. Zer nolako loreak, halako dirutza. Kotxea eta eliza esaterako, dotore utzi daitezke 50.000 pezetagatik eta handik gora, nahi arte.
Guztia urte luzez gogoratzeko, argazkiez gain bideoa ere erabili ohi da. 60.000 argazkiak eta 75.000 bideoa izan daiteke gutxi gora behera ordaindu beharrekoa. Eta nolabait ere gonbidatuak ere gogora daitezen, detailetxo batzuk eskaini ohi dira. Emakumeei egiten zaien detailetxoa bakoitzak 300 pezeta kosta dezake eta tabakoa eta puruak ere eskaintzen dira.
Azkenean, dena amaitu denean eta ezkongaiak jada senar-emazte direnean, merezitako eztei bidaia dator. Tenerife, Cancun, Tailandia, Kuba… Eskaintzak asko dira eta dataren arabera, azken prezioa aldakorra izaten da. Baina 350.000 pezeta inguruko bidaia izan daiteke taxuzkoa, eta hortik aurrera, nahi edota ahal den arte.
Honezkero Pilar, eta Pilar bezalako asko agian izututa daude seme-alaben ezkontzaren aurrean, “baina merezi du”.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 4 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]