Etxeko izozkailuan oraindik hainbatziza eta onddo zorro ditugun arren, aurreko batean perretxikotarajoan eta goizean goiz jaiki —oporretarako hegazkina hartzeko jarrigenuen iratzargailua horren zenbaki txikiarekin azkenekoz— etakotxea pole positionean aparkatzea lortu ostean —atzetik Hamiltonek1 Formulan baino gehiago utzi genituen atzean— gure basoetaneskopeteroen kartutxoak baino ez genituen bildu, eta hori gureinguruko ehiztari guztiek botatako tiro guztietako hondakinak ondojasotzen dituztela ziurtatu dezakegula. Bueno, egia esatera, gaueanafaltzeko rebueltotxo baterako lain batu genituen, baino ezin duzueimajinatu garajetik etxe atarira horren saski tristearekin joanbeharrak zenbaitetarainoko mina egin zigun. GPSa, gore-texwindstopper txamarra eta zepilodun labana erosteak gure kontukorronteari egindakoa baino askoz handiagoa seguru. Argi dago,itsasoan arrainak tonaka jasotzen jarraitzeko pirata artera joanbehar izan genuen bezala, gure izozkailu eta ganbarak perretxikozasetzeko beste latitude batzuetara joaten hasi beharko dugula,hasiera batean eskoltarik gabe.
Bitartean, eta Antioko megaproiektuamomentuz geldirik dagoenez —azkenean gaueko konspiradore batekaspaldi esandakoa egia izango da eta ez da ezer egingo ez dagoelakodirurik— bi proposamen jaurtiko ditugu hemendik gure baso etamendiek beharrezkoa duten birmoldaketarako: perretxikoaren parketematikoa edota azkenaldian horren modan jarri diren mendilasterketak prestatzeko errendimendu altuko zentro berritzaileaeraikitzea.
Jon Ormazabal