Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Bost merkatari berri, Zumerk programaren eskutik

Bost merkatari berri, Zumerk programaren eskutik
ekaina 21
16:00 2019

Zumarragako Udalak Zumerk egitasmoko ikastaroan parte hartu duten bizilagunei diplomak eman dizkie. Ikastaro honen helburua negozio bat martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileek laguntzea izan da. Ikastaroa amaitu duten hamabi pertsonetatik bostek pauso hori eman behar dute jada.

Egitasmoaren aurrekontua 120.000 eurokoa izan da eta diruaren %60 Eusko Jaurlaritzak jarri du. Udala langabetu guztiekin harremanetan jartzen saiatu zen. 525etik, 484rekin hitz egin zuten. 40 ekintzaile izateko prest agertu zen eta horietatik 15ek ikastaroan parte hartu dute. 12k amaitu dute.

Aipatu bezala, bostek denda bana irekiko dute: Eneritz Arrondo (gourmet janari-denda), Ana Maria Gonzalez (iturgintza zerbitzuak), Juana Lopez (ezkontzen antolaketa), Ana Maria Lopez (gozoki-denda) eta Christian Lopez (segurtasunarekin lotutako mugikor aplikazioak). Beste bi lagun bideragarritasun plana egiten ari dira: Marimar Olea (saloi dantzak egiteko artikuluak) eta Laura Compains (argazkigintza estudioa). Ikastaroa amaitu duten beste bost lagunak Elisabet Aranburu, Leire Aranzadi, Mertxe Hernando, Mari Carmen Murua eta Alazne Zaldua dira.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Bihotzekoa eman dio erdarakada ("Kalko okerra") da, bihotzekoak jo du edo bihotzekoak jota hil da [...]

Amaia Etxaniz: Ni Oskarbik kaleratu dituen 7 langileetako bat baiz. Pertsona guztiak bezala nire defektuak baditut, baiña [...]

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]