Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

«Dantza egitetik bizitzea ez da batere erraza; nik lortu dut nire ogibide izatea»

«Dantza egitetik bizitzea ez da batere erraza; nik lortu dut nire ogibide izatea»
iraila 27
09:36 2019

Galdos sei urterekin hasi zen dantzan, Irrintzi taldean, bere amak animatuta. Makina bat aldiz egin du ezpata-dantza Antion, saloi dantzak ere egiten ditu, dantza afrikar eskoletara joan da, Aukeran konpainiako kidea da… Madrilen talde honekin dantza egingo du. Dagoeneko han daude, ikuskizuna prestatzen.

2019-09-27-p006_f01-500x726Nolatan hasi zinen Aukeran dantza konpainian?

Bergarako musika eskolak bertako dantza taldearen ardura hartu zuen. Aukeran dantza taldeko Edu Muruamendiaraz bergararra da eta dantza eskolak ematea eskaini zioten. Urnietan lan egiten duenez, ezin zuen. Hala, niri deitu zidaten. Sei urte daramatzat dagoeneko Bergaran dantza eskolak ematen.

Dantza al da zure ofizioa?

Bai. Dantza eskolak ematetik eta dantza egitetik bizi naiz.

Dantza nolako pasioz bizi duzun ikusita, pozgarria izango da zure ogibidea izatea lortu izana.

Hala da, ez baita batere erraza dantza egitetik bizitzea.

Aukeran dantza konpainiaren zein ikuskizunetan parte hartu duzu orain arte?

Lau urte daramatzat Aukeran dantza konpainian. Maurizia, Fusioak, Aukeran 20 urte eta Biz Hitza ikuskizunetan parte hartu dut. Azken ikuskizun hau martxoan aurkeztu genuen. Alos Quartet musika taldearen Garden diskoaren aurkezpen kontzertuetan ere parte hartu genuen. Deitzen diguten toki guztietara joaten gara.

Bilboko Arriaga antzokiak eta Oviedoko Campoamor antzokiak ekoiztutako El Caserio zarzuelan parte hartu behar duzue. Zarzuela hau ezagutzen al zenuen?

Bai. Idiazabalen zarzuela hau antzeztu zuten eta Irrintzi dantza taldearekin parte hartu nuen. Ezpata-dantza egin genuen. Dena den, Madrilgo ikuskizuna Idiazabalgoa baino askoz ere handiagoa da. Taldeko guztiok etorri gara Madrilera (bederatzi gara) eta gure parte hartzea Irrintzik Idiazabalen izan zuena baino handiagoa da. Arin-arina, banakoa, fandangoa… dantzatuko ditugu.

Astelehenean joan zineten Madrilera. Zer moduz bertan?

Lehen astea entseatzeko baliatu behar dugu. Ikuskizuna urriaren 3an estreinatuko dugu eta urriaren 21ean itzuliko gara etxera. Taldeka egin beharreko dantzak Euskal Herrian prestatu ditugu eta banaka egin beharrekoak hemen.

Dagoeneko toki askotan dantza egin duzu. Madrilen aritu al zara?

Fitur turismo ferian dantza egin nuen, Aukeran dantza konpainiarekin. Dena den, oraingo bidaia oso ezberdina da. Inoiz ez dut dantza egin Teatro de la Zarzuela bezalako antzoki batean.

Ia hilabete eman behar duzu Madrilen. Espainiako hiriburua ezagutzeko ere baliatuko duzu…

Noski. Madrilen toki interesgarri asko daude eta astelehenak eta astearteak libre ditugu.

Senitartekoak eta lagunak ikuskizuna ikustera joan behar al dira?

Batzuk ikustera etorri behar direla esan didate, bai.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

9 + 3 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]