Horregatik, oraingoan, ideia txikiakbotako ditut, iritziz iritzi. Lehena: zein ondo datorkigun aurtenegiten ari den negua igogailu, denda eta bus geltokikoelkarrizketentzat. Beti esaten dugu ia mesprezuz eguraldia igogailukogaia dela, baina pentsa igogailuan goazela bizilagunak hitzaldisakona botako baligu. Entzuteko gai izango al ginateke? Bigarrena:hasieran esan dudan bezala, gero eta gehiago kostatzen zaitplazaurrean aritzea, baina badago azkenaldian lotsa gutxi agertzenduen gizatalde bat, politikariena. Edozein gaiz mintzatzen dira,denetik jakingo balute bezala. Eta nahi baino gehiagotan harrotasunezagertzen dira herritarren artean, dauden tokian egotea zor dietelaahaztuz. Hirugarrena: martxoaren 8a duela gutxi pasatu da eta aurteninoiz baino gehiago irakurri eta entzun dut berdintasun etaemakumearen egoeraren inguruan. Pozten nau errealitate haukomunikabide eta agintaritzaren agendan egoteak, baina bizikikezkatzen nauena da gai honekin sortzen ari garen literaturak.Irakurri ditudan asko txapa hutsak dira eta praktikara jo behar dugu.Esaterako kontziliazio, erantzunkidetasun eta produkzio ereduenarteko harreman zailaren inguruko eztabaida eta enpresariek duteniritziaren falta somatzen dut, ez eurak eman ez dutelako, galdetu ezzaielako baizik.
Idoia Luzuriaga