Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Erakusleiho lehiaketan izena emateko epea astelehenean irekiko dute

Erakusleiho lehiaketan izena emateko epea astelehenean irekiko dute
azaroa 16
15:55 2018

Urretxuko eta Zumarragako udalek erakusleiho lehiaketa antolatu dute Gabonetako erosketak herrian egitea bultzatzeko eta herrigunea edertzeko.

Lehiaketa honetan bi herrietako denda guztiek parte hartu ahal izango dute. Interesa duten establezimenduek hilaren 19tik 26ra bitarteko epea izango dute, biak barne, izena emateko. Goierri garaiko merkatarien bulego teknikora jo behar dute: Urretxuko Labeaga kaleko 56an.

Epaimahaia abenduaren 11tik 20ra bitartean pasako da, biak barne. Erakusleihoa lehenengo egunerako prest egon beharko da eta egun horietan guztietan argiztatuak egon beharko dira 21:30a arte, gauez ikusteko aukera egon dadin. Baldintza hau ez betetzeak lehiaketatik kanpo gelditzea dakar.

Sarien banaketarako kontuan izango diren alderdiak hauek dira: irudimena, originaltasuna, erakusleihoaren itxuraren kalitatea eta Gabon giroarekin duen zerikusia.

Hiru sari banatuko dira. Irabazleak diploma, Bertatik Bertara produktuen saskia eta herriko dendetan kontsumitzeko 200 euroko bonua jasoko ditu. Bigarrenak diploma, saskia eta 100 euroko bonoa jasoko ditu. Hirugarrenari diploma eta saskia emango dizkiote.

Epaimahaiak aipamen berezi bat eman ahalko du, ezaugarri edota arrazoi zehatz batengatik erakusleiho bat bereiztea edo azpimarratzea merezi duela uste badu. Bestalde, lehiaketa bultzatzeko publizitate kanpaina bat egingo da eta izena ematen dutenek kanpaina horretan parte hartuko dute.

Epaimahaia Gipuzkoako Merkatarien Federazioko kide batek, merkataritza teknikari batek, udaletako bi teknikarik eta Argazkia elkarteko kide batek osatuko dute. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 20an izango da, 13:30ean, Urretxuko udaletxeko areto nagusian.

Lehiaketa atzo eguerdian aurkeztu zuten Zelai Arizti kultur etxean. Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak lehiaketa legealdi honetan berreskuratu dela gogoratu zuten, eta merkatariak parte hartzera gonbidatu zituzten. Bi udalek merkatariei laguntzeko hainbat ekimen abian jarri dituzte. Besteak beste, erakusleiho ikastaro bat. 21 merkatarik parte hartu dute. Federazioko teknikariek Urretxu eta Zumarragako erakusleihoek Donostiakoen inbidiarik ez dutela diotela ere aipatu zuten.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

5 + 8 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]

Unai Badiola Urrate: Baina nola ez Jon,barkatuak bitez Espainian horrelako erabakiak hartzen dituztenak!! baina aurreko legegintzaldikoak?ez mesedez ez, [...]