Erreka Eguna egingo dute larunbatean
Larunbatean Erreka Eguna egingo dute, udalek eta Errekaren Lagunak taldeak antolatuta. Izena emateko, ingurugiro.ur@urretxu.eus helbidera idatzi behar da edo 943 03 80 80 zenbakira deitu. Bihar da horretarako azken eguna. Parte hartzaileak 10:30ean elkartuko dira, Areizaga-Kalebarren plazan. Arropa egokia eraman behar da. Garbiketa lanekin bukatu ondoren, hamaiketakoa egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide