Espainiako Gobernuak 834.000 euro jarriko ditu Arcelor Mittaleko aurrejubilatuen kotizazioa ordaintzeko
Espainiako Gobernuak 834.000 euro jarriko ditu Arcelor Mittalen itxiera dela eta aurrejubilatuko diren 21 langileen kotizazioa ordaintzeko. Diru-laguntza hau enpresak eta langileek eskatu zuten, enpresak jarriko duen diruarekin batera, jubilatzeko zegokien adinera heldu arte kotizatzeko. 1959 baino lehenago jaiotako 21 langileak dira aurrejubilatuko direnak. Enplegu eta Gizarte Segurantza ministerioak beraien egoera aztertu du. Lana aurkitzeko zailtasunak izango zituztela ikusi du eta diru-laguntza ematea erabaki du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide