Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Gazte Asanblada gaztetxearen 17. urteurrena ospatzen ari da

Gazte Asanblada gaztetxearen 17. urteurrena ospatzen ari da
ekaina 14
09:14 2019

Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanblada gaztetxearen 17. urteurrena ospatzen ari da. Bihar, 19:00etan, bi herrietako hainbat musikarik emanaldia egingo dute.

Gaztetxe berria 2002ko ekainaren 22an ireki zen eta urtero urteurrena ospatzen dute, ekainean. Aurtengo programako lehen ekitaldia hilaren 7an izan zen: G7ari buruzko bideo bat eman zuten eta ondoren eztabaida egon zen. Aste honetan, berriz, Ataun of the dead trilogiaren hiru pelikulak eman dituzte. Aste honetako ekitaldiekin bukatzeko, bihar herriko hainbat musikariek emanaldia egingo dute.

Hurrengo ekitaldia datorren ostegunean izango da. Balentin Tramonek Miguel Lopez de Legazpi fanzinea aurkeztuko du, 20:00etan, Zumarragako plazan. Fanzine hau KKinzonaren laguntzarekin argitaratu du eta helburua Lopez de Legazpi zumarragarraren figura desmitifikatzea da. «Zumarragako plazan Miguel Lopez de Legazpiren irudia dago eta lotsagarria iruditzen zait konkistatzaile bat herri erdian edukitzea. Hori dela eta, ipuin biografiko bat idatzi dut», azaldu du.

Istorioa 1572an hasten da, Lopez de Legazpi hil zen egunean. «Hilzorian dagoela, bere bizitzaren errepasoa egiten du. Kontatzen dudana ez da asmakizun bat. Oinarri bat du. Aritz Ormazabalen eta Jon Urtzelairen laguntza izan dut», aipatu du Tramonek.

Urteurreneko hurrengo ekitaldia datorren ostiralean izango da. Harremanei buruzko hitzaldia egingo dute, 19:00etan, gaztetxean.

Datorren asteko larunbatean, hilaren 22an, urteurren eguna ospatuko dute. 12:30ean trikipoteoa egingo dute, gaztetxetik hasita. 13:30ean pilota txapelketako finala jokatuko da, Ederrena pilotalekuan. Ondoren, bazkaria egingo dute gaztetxean. Bazkarirako txartelak gaztetxean eta Osaba eta Apatxe tabernetan jarri dituzte salgai.

Kontzertuak

Arratsaldean kontzertuak egongo dira gaztetxean: 17:30ean Samba Dzanga taldeak joko du eta 19:30ean Toc taldeak. Gauean ere musika izango da nagusi. 22:30ean Eztanda taldeak joko du. Ondoren, DJ Jondi eta DJ Beniz-ekin dantzatzeko aukera egongo da.

Urteurreneko ekitaldiekin bukatzeko, hilaren 25erako kontrakulturari buruzko hitzaldi bat antolatu dute. 19:00etan izango da.

Handik hiru egunera, hilaren 28an, Zumarragako Santa Isabel jaiak hasiko dira. Gazte Asanbladak ere ekitaldiak antolatuko ditu, noski. Egun gutxi barru emango dute jaietako egitarauaren berri.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 2 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]