Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Festak

Geltokietako jai batzordearen eskertza

Geltokietako jai batzordearen eskertza
uztaila 18
13:00 2017

Kaixo herritar,

Aurtengo Geltokietako Jaiak amaitu berri dira eta antolatzaileok eskerrak eman nahi dizkiegu festa hauek egitea ahalbidetu duten eta bertan parte hartu duten orori. Denon laguntzarik gabe ezinezkoa da auzo txiki honek merezi dituen jaiak antolatzea. Azken bi urteetan golpe gogorrak jasan ditugun arren, asto karreren desagerpena eta Auzotabernaren itxiera, hunkigarria izan da herritarrek erakutsi diguten babesa eta izan duten partaidetza. Bereziki aipagarria Geltoki Egunean gazteek izan zuten jarrera, egun osoan zehar auzoan jarri zuten giroa ezin hobea izan baitzen.

Eskerrik asko ekitaldiak antolatzen lagundu eta auzoa alaitu duten talde desberdinei: dultzainero, Zumarragako Musika Banda, trikitilari, paella sukaldari, dantza eta musika talde, soinu teknikari, bertsolari, puzgarrietako lagun, harri-jasotzaile… Beste konpromiso batzuk alde batera utziz, gure auzoa alaitzea aukeratzeak gure eskerrik beroenak merezi ditu. Hiru egunetan zehar oso gertuko giroa izan dugu auzoan eta jendearen txaloak mereziak izan dituzue denek.

Inguruko enpresa eta dendek ere aipamen berezia merezi dute. Aurrekontuaren zati oso garrantzitsua dira eta beti laguntzeko prest egoten dira bai publizitatearekin, bai ekitaldietako sarien banaketarekin. Era berean, auzoko tabernariak ere ezin ditugu ahaztu. Zurrumurru desatsegin batzuk atera dira Auzotabernaren itxieraren atzean tabernariak zeudela. Antolakuntzatik esamesa hau ukatu nahi dugu, ezin baitugu onartu horrelako hitzik gure auzotarren aurka.

Eta azkenik, eskerrak eman Urola 6ko bizilagunei. Azken momentuko Auzotabernaren itxierak hasiera batean festa grina kendu zigun arren, herritarren babesak txundituta utzi gintuen eta sekulako indarra eman zigun festatan behar bezala gozatzeko. Hala ere, barkamena ere eskatu nahi diegu ordu txikitan tinbreak jotzen ibili direla jakin bait dugu, badakigu jarrera hauek ondo ez daudela. Honekin batera, gonbidapen bat luzatu nahi genieke bizilagun hauei, hurrengo urterako adostasun batera iritsi gaitezen eta festak behar bezala ospa ditzagun.

Laburbilduz, herritarren parte hartze ikaragarria goraipatu nahi dugu antolakuntzatik, izugarrizko ilusioa baita herritar eta auzotarrak gozatzen ikustea. Orain urte osoa daukagu indarrak errekuperatu eta hurrengo urterako Geltokietako Jaiak berriz ere ahalik eta sentimendu gehienarekin antolatzen saiatzeko. Azkenik, gogoratu jaien antolaketarako bilerak irekiak direla eta auzotar guztiak gonbidatuta zaudetela.

Gora Geltokietako Jaiak

Jai antolakuntza

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 3 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Anastasio: Agian Urola ibaiak ez su uholde geihago eragin, baina harrezgeroztik Urretxu eta Zumarragan uholderik ez [...]

Jonmikel: Artikuluan aipatzen den Zestoako monumentua, hain zuzen, 1953an Zestoan hil ziren lagunen omenezkoa da. Gurasoekin [...]

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]