Gipuzkoako Ganbarak hitzaldia emango du Urretxun
Gipuzkoako Ganbarak enpresen transmisioari buruzko hitzaldia emango du bihar, 14:00etan, Urretxuko Aizpurunea kultur etxean. Ekitaldi hau Berriz Enpresa egitasmoaren barne antolatu dute. Programa honek enpresak eskualdatzeko planak egiten ditu merkatarientzat eta turismo munduan lan egiten dutenentzat. Helburua negozioen jarraipena bermatzea eta lanpostuei eustea da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide