Argi geratu zen lehen minututik kanpokotaldeak ez zuela lan gutxi emango, igoerako postuetan baitago, etairabaztea ia derrigorrezkoa zuen. Barne joko indartsu bat erakutsizuen hasieratik La Sallek baina Goierrik 6,25 metroko marratikparekorik ez duela ikusi ahal izan zen. Goierri defentsan estrategiaaldatuz joan zen partidu osoan, kanpoko taldeko Etxarte jokalariaezin baitzuen gelditu, berak egin zituen taldearen lehenengolaurdeneko azken 9 puntuak. Lehen laurdenaren amaieran kanpotarraknagusi 17 eta 23.
Hurrengo laurdena gogorra izan zenetxeko jokalarientzako, La Salleren defentsa gogorrak ez baitzieneraso lanak gauzatzen uzten eta amaierara 15 puntuko aldea adieraztenzuen markagailuak kanpotarren alde.
Hirugarren laurdena izan zenGoierri-Verkol-en laurdena. Defentsa aurreratu eta hiruko marratikizan zuen punteriak 4 puntutaraino gerturatu zuen markagailuan etxekotaldea. Harmailetan jendeak Urretxuko taldea animatzen zuen etataldeari behar zuen animoa eman zion.
Azken laurdenean hirukoak jaurtitzensegi zuen Goierri-Verkolek, baita asmatu ere. 6 puntuko aldea lortuzuen neurketa amaitzeko 4 minutu falta zirenean. La Sallek ez zuenasmatu markagailua azken minutu hauetan bere alde jartzea etabukaeran Aldiriko elektronikoak 82 eta 79 erakusten zuen, etxekotaldearen alde.
GOIERRI-VERKOL (17+18+24+23) Aitor(37), Jon (10), Xabi (7), Jokin (11),
Alain – cinco inicial -Barkero, Pablo (6), Ion Ander (6), Ugutz (2),
Gurutz, Juanma (1) yAntzizar (2)
ATE ASESORES-LA SALLE (23+20+20+16) Arenaza, DeLa Vega (9), Etxarte (22),
Aurtenetxea (10), C.Palma (11) – cincoinicial – Mendia (2), Rodriguez (5),
De Vicente (18), Peña(2) y JM.Palma
Bukaera polita taldeko beterano batagurtzeko: Xabi Sudupe. Urte askotan kapitaina izan den jokalariakerretiroa hartuko du denboraldia amaitzean. Jendeak txalo zaparradabatekin agurtu zuen zumarragatarra.