Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Hilda aurkitu dute Iratin Iñaki Olaziregi urretxuar iheslaria

Hilda aurkitu dute Iratin Iñaki Olaziregi urretxuar iheslaria
ekaina 29
13:13 2015
Ipar Euskal Herriko Hitzak jakinarazi duenez, Iñaki Olaziregi Botas da Iratin hilda aurkitu duten mendizalea. Atzo galdu zuten haren arrastoa, lagunekin onddo bila joana zela. Beste biengandik banandu eta ez zuten gehiago haren berririk izan.
Olaziregi sortzez urretxuarra zen, iheslari ohia. 79 urte zituen eta Baionan bizi zen. Goizeko ordu biak arte aritu ziren haren bila, baina azkenean gaur goizean aurkitu dute. Badirudi, eroriko baten ondorioz hartutako golpeak eragin diola heriotza. Edonola ere, mediku forentseek ebatziko dute zein izan den arrazoia.
Bihar (asteartea) eguerditik aurrera, gorpua Baionako beilatokian egongo da. Bestalde, bihar jakinaraziko dute noiz egingo dioten omenaldia.
Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 4 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]