Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Javier Martin izango da PSE-EEren hautagaia Urretxun

Javier Martin izango da PSE-EEren hautagaia Urretxun
apirila 17
06:55 2015

Aurtengo maiatzeko udal hauteskundeetan ere Javier Martin izango da PSE-EEren alkategaia. Urretxuar hau saltzailea da  eta ezkonduta dago. Legealdi honetan PSE-EEren bozeramalea izan da. Bere helburu nagusia gardentasuna dela esan du. Kontu-ikuskaritza bat eskatzeko asmoa du. Birziklapen tasa hobetzeko asmoa du, bosgarren edukiontziaren bidez. Horretarako, bosgarren edukiontzia erabiltzen dutenei hobariak eskaintzearen aldekoa da. Enplegua sortzeko lan egingo duela agindu du. Horretarako, Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin batera, enplegu politikak martxan jarri behar direla esan du. Merkataritza eta turismoa bultzatzeko eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko lan egingo duela ere aipatu du. Sarralde eta Irimo arteko gunea industriarako erabiltzearen alde azaldu da eta emakume, gazte eta 40 urtetik gorakoentzako enplegu programak behar direla esan du.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 4 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]