Manchesterren 1970eko hamarkadaren amaieran sortutako taldea emozio sortzaile bikaina da eta, 1980an desegin zen arren, bere doinuek freskotasunari eusten diote. IanCurtis abeslari enigmatikoak bere buruaz beste egin izanak eredezente lagundu du taldearen kondaira handitzeko. Baina Curtis hainzen berezia… Berezia kantatzeko moduan, mugitzean eta idaztean. Dezente izan dira Joy Divisionen post-punk doinuak eta estetika jakin hori hartu dituztenak: The Smiths, The Cure edo Los Planetas. Curtisek bere buruaz beste egin ondoren, taldekideek New Order osatuzuten. Bikaina hura ere.
Igor Susaeta