Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

La Salleko ikasle ohiek Korrikako kilometroa erosiko dute

La Salleko ikasle ohiek Korrikako kilometroa erosiko dute
otsaila 21
14:38 2019

La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasle ohiek Korrikako kilometro bat erosiko dute euskara bultzatzeko eta elkartzeko helburuarekin. Ikastetxeko sarreran itsulapiko bat jarri dute eta ikasle ohiek kilometroaren erosketa diruz lagundu dezakete. Horra hor ikasle ohientzat prestatu duten oharra:

“Bi urtetik behin egiten den korrikaren babesle sutsua izan dugu beti gure ikastetxe izandako La Salle. Oraindik gogoan ditugu gure peto propioak ilusioz moztu, margotu eta soinean jantzirik, herrian zehar korrika egiten genituen urteak. Gogoan ditugu Amparo, Pili, Elena, Carbajo eta beste hainbeste irakasleren oihuak, bidera sartu edota mantsoago joan gintezen. Gogoan ditugu kantak ikasten emandako ordu guztiak. Baina, batik bat, barreak datorzkigu burura. Ondorioz, aurtengo Korrikako kilometro bat erostea erabaki dugu, euskara bultzatzeko eta lagun giro hura berriro bizitzeko. Horretarako ikasle ohiak izandakoon arteko diru bilketarako laguntza eskatzen dizugu. La Salle-Legazpiren euskararekiko konpromisoa defendatzen jarraitzeko eta antzinako lagunekin bat, kilometro batez iraganera bidai egiteko. Zure aportazio txikienak ere kontatzen du. Pasa zaitez La Salleko idazkaritzatik eta bertan utzitako itsulapikoan utz ezazu zure aportazioa, eta nola ez, etor zaitez apirilaren 13an korrika egitera!”

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 8 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]