Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Mariaje Asurmendi: «Erdi abandonatuta dauden txoko zaharrak asko gustatzen zaizkit»

Mariaje Asurmendi: «Erdi abandonatuta dauden txoko zaharrak asko gustatzen zaizkit»
iraila 01
14:00 2015

Mariaje Asurmendik (Zumarraga, 1966) ‘Begirada erromantikoa’ erakusketa ireki du Legazpiko Euskal Burdinaren Museoan. Hilaren 8tik aurrera, bere lanak Urretxun egongo dira.
Nolatan zaletu zinen margotzera?
Umetan zaletu nintzen. Ondoren, Zumarragako Arte Ederren eskolara joan nintzen. Nire lehen maisua Vaqueriza izan zen. Besteak beste, bodegoiak egiten genituela gogoratzen dut. Ondoren, Begoña Idiakezekin aritu nintzen. Abdon Juaristi bergararrarekin eta Julian Ugarte zarauztarrarekin ere aritu naiz. Egun, Urretxuko Udalaren arte tailerrera joaten naiz. Aitor Etxeberria da gure maisua. Bestalde, Antonio Oteizarekin eskultura ikastaro bat egin nuen.
Erakusketa asko egin al dituzu?
Bakarkakoa, bakarra. Duela urte asko izan zen, Zumarragako Itarte Etxean. Taldekakoak, berriz, gehiago egin ditut. Nire ikaskideekin, hain zuzen ere.
Legazpiko eta Urretxuko erakusketak oso garrantzitsuak dira zuretzat, beraz.
Oso pozik nago. Bai Lenburreko langileak eta bai Urretxuko Udalekoak oso ondo portatu dira nirekin. Nire margolan askok burdinarekin zerikusia dute eta, beraz, oso ondo integratu dira museoan. Bestalde, Urretxuko Udalak oso ondo prestatzen ditu erakusketak. Legazpiko erakusketa asteazkenera arte egongo da zabalik eta Urretxuko Juan de Lizarazu aretokoa hilaren 8an irekiko dut, 19:00etan.
Bi erakusketetan koadro berberak jarriko al dituzu ikusgai?
Urretxun lanen bat gehiago jarriko dut. Guztira, 20 bat jarriko ditut. Gehienak pintura akrilikoz egindako lanak dira. Koadroen zabalera metro pasatxokoa da. Guztiak figuratiboak dira. Gaiari dagokionez, gehienak industria paisaiak dira. Erretraturen bat ere badago. Antioko baselizako atea, Urretxuko alde zaharreko kale bat, Sarralde lantegia, Kalebarren… ikusi ahal izango dira erakusketan. Guztiak azken urte eta erdian egin ditut.
Zeintzuk dira gehien gustatzen zaizkizun gaiak?
Erdi abandonatuta dauden txoko zaharrak asko gustatzen zaizkit.
Lehiaketetan parte hartzen al duzu?
Oso lehiaketa gutxitan parte hartu dut. Izan ere, niretzat margotzea gustatzen zait, ez epaimahai batentzat.
Ordu asko ematen al dituzu margotzen?
Pintura nahiko utzita izan nuen eta ez badiozu denbora eskaintzen, ez dago ezer egiterik. Egun, astean 8-10 ordu ematen ditut margotzen. Senitartekoen babesa dut.
Zer eskaintzen dizu pinturak?
Gauza asko ematen dizkit: neure buruarekin egoteko aukera, gozamena, gustuko dudan zer edo zer egiteko aukera… Normalean oso atsegina da, baina batzuetan buruari buelta gehiegi ematen dizkiot.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

2 + 6 =


Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]