Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Martxoko Feria ospatu dute Gernikako Arbola plazan

Martxoko Feria ospatu dute Gernikako Arbola plazan
martxoa 07
19:30 2017

Martxoko Feria ospatu dute gaur arratsaldean Urretxun. Herriko eta inguruko herrietako baserritarrak Gernikako Arbola plazan elkartu dira. Elkarrekin hitz egiteko aukera eduki dute eta hainbat zozketatan parte hartu dute. Bertatik Bertara ekimeneko produktuen erakusketa eta salmenta ere egon da. Gabiriako Baztarrika baserrikoek hainbat sari irabazitako gaztak salgai jarri dituzte. Urteaga eta Zantagoiti baserrietako Gorka Sasietak eta Ander Kerejetak, berriz, barazkiak eraman dituzte.

17:00etan fruta arbolak zozkatu dituzte bertaratu direnen artean eta bertako produktuez osatutako saski bat Urretxuko emakume baserritarren artean. Saskia Donardegi baserriko Lurdes Mintegik irabazi du. Gainera, Urretxu eta Zumarragako idi eta idisko gazteen erakusketa egon da. Igeldo, Sagaspe, Ipeñarrieta, Korta, Donardegi eta Olartek eraman dituzte idiak. Idi dotoreenei sariak Ipeñarrietakoek eta Sagaspekoek irabazi dituzte. Bukatzeko, idi proba erakustaldia egon da Barrenkaleko probalekuan. Kortak eta Igeldok parte hartu dute.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 8 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

tiduj: txitxarra eta inurriaren erantsunak [...]

Urola triatloi kluba: Duatloi txikiko informazio gehigarria gure web orrian aurki dezakezue: https://www.urolatriatloia.com/eu/2017/04/04/urretxu-zumarragako-4-duatloi-txikia/ [...]

Agi: Zeintzuk dia karteletan agertzen dienak? [...]

Igor: Ospitaleko bidean konpondutako espaloian, zebra bideen pareko koskak ez dituzte aulki edo gurdientzako egokitu. [...]