Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Miguel Angel Gomez gutxitu psikikoak bere ametsa bete du, Irimora igota

Miguel Angel Gomez gutxitu psikikoak bere ametsa bete du, Irimora igota
apirila 19
09:29 2017

Miguel Angel Gomez gutxitu psikiko urretxuarrak bere ametsa bete du: Irimo mendiaren gailurrera igo da.

Irimo mendia Urretxuko mendi nagusia da. Herria bere magalean hazi zen eta, hala, Urretxu eta Irimo bat dira. Irimo da herriko haurrek igotzen duten lehen mendia, Irimon ematen diote ongi etorria urte berriari…

Irimo Urretxuko sinbolo bat da eta, hala, Gomezentzat oso etsigarria zen Irimo egunero ikustea eta igo ezin izatea. 56 urte itxaron behar izan ditu, baina azkenean lortu du. Urretxuar osoa dela esan dezake.

Orain arte, Santa Barbaran zegoen bere muga. Kemen elkartekoei esker, muga hori gainditu du. «Kemen kirol egokitu elkartekoek mendizaletasuna lantzen zutela jakin nuen eta beraiekin harremanetan jarri nintzen».

Miguel_Angel_Gomez(1)Kemenekoek lagunduko ziotela esan zioten. Urretxura etorri ziren aulki egokitu batekin eta Gomez Irimora igo zuten. Gailurrera heldu zenean sentitu zuenaz hitz egitean, hunkitu egiten da. «Urretxuar bat gehiago sentitu nintzen».

Irimotik ikusten den paisaia «oso irekia» dela dio. Urretxu goitik behetik bezain polita iruditzen zaio. Urretxuar petoa da eta ezin kontrakoa esan!

Urretxuar petoa izateaz gain, abentura zalea ere bada. Hala, gurpildun aulkirik behar ez duten askok baino gehiagok bidaiatu du. Globoan eta parapentean hegan egin du, Tenerifera joan da oporretara eta Munichera bidaia prestatzen ari da.

Kirolaren eskutik, beste hamaika toki ezagutu ditu. Izan ere, boccia jokalari bikaina da eta txapelketa askotan parte hartu du. 1996an Atlantako joko paralinpikoetan urrezko domina lortu zuen, taldekako txapelketan. Ingalaterra, Australia, Belgika eta Txekian ere lehiatu da.

Toki horietara guztietara joateko Donostiara trenean joateko baino arazo gutxiago ditu. «Lagunduta joan behar naizela esaten didate. Egunero Arrasatetik Urretxura etortzen naiz autobusean, bakarrik! Donostiara joateko, berriz, Zumaiara autobusean joan beharra dut eta han Euskotrenen trena hartu beharra dut. Bi ordu eta erdi behar ditut joateko eta beste horrenbeste itzultzeko».

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

4 + 7 =


Sare sozialak

Jarraitu Otamotz.com Facebook eta Twitter bidez:
   Twitter

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Pura vida, Unai. Ze eingo diau ba! [...]

txisku Txiki: Gaur CAFen Fernando Alonso eta Borja Senper, PPko buruzagien bixita desatsegina izan dugu. Baina bertan zirelarik, [...]

Kepa: Jo, nola hobetu dan ikastolaren irudia ikurriñaren koloreak kenduta. Bai horixe. Askoz modernoagoa. Behin hasita, [...]

herritar: Komenigarria litzateke sekundino esnaola eta iparragirre kaleetan errepide erdiko marra margotzea. Horrela kotxeak astiroago joango [...]