Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Mineralogia eta Paleontologia Astea ospatzen ari dira Urretxun

Mineralogia eta Paleontologia Astea ospatzen ari dira Urretxun
urria 31
09:30 2018

Urretxun 31. Mineralogia eta Paleontologia Astea ospatzen ari dira, larunbatetik. Igandera bitartean erakusketak egongo dira. Ostiraletik igandera, berriz, haurrentzako parkea eta mineral, fosil eta harribitxien azoka ere egongo dira.

Aurtengo edizioko izarra udaletxeko Yangchoanosaurus Shangyuensis dinosauroaren eskeletoaren erreplika da. Zortzi metroko luzera du eta udaletxeko portaloian jarri dute ikusgai.

Dinosauro hau elefanteak baino luzeagoa (7 eta 10 metro artean) eta errinozeroak bezain pisutsua zen (2.350 kilo). Handia zen arren, dinosauro haragijaleen artean bizkorrenetakoa eta arinenetakoa zen. Atzealdeko hanka gihartsuen gainean oinkada luzeak egiten zituen eta bere atzapar luzeak lurrean sartzen zituen. Isats zabala tente izaten zuen gorputzaren aurrealdea orekatzeko. Lepotik gertu beste bi hanka zituen, atzekoak baino askoz ere motzagoak, atzaparrekin horiek ere. Tyrannosaurus Rex ezaguna baino arinagoa eta hiltzaileagoa zen.

Bere hezurduraren erreplika Javier Val adituak utzi dio udalari. Gaur eta bihar 17:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai eta ostiraletik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Urrelur museoa ere ordutegi horretan irekiko dute. Gainera, ostiralean, larunbatean eta igandean bisita gidatuak egongo dira: 12:30ean bisitariek hautatzen duten hizkuntzan, 18:00etan euskaraz eta 19:00etan gazteleraz.

Aipatzekoa da Artelatz enpresak hobekuntzak egin dituela museoan, udalak eskatuta: seinalizazioa, fluoreszenteen txokoa eta harkaitzen panela hobetu dituzte. Helburua ahalik eta informazio argiena eta zientifikoena ematea da.Horretarako, audiogidak ere badaude.

Haurrentzako parkea

Bestalde, asteburuan haurrentzako parkea egongo da Iparragirre plazako karpan. Ostiralean 12:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era irekiko dute eta larunbatean eta igandean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Etxeko txikienek Historiaurreko emakumezkoek eta gizonezkoek margotzen zuten moduan margotuko dute, putzu batean urra bilatuko dute (katiuskak jarrita eta galbahearekin), meategi batean lan egingo dute, lurrean fosil bat bilatuko dute eta dinosauroz mozorrotuko dira.

Azkenik, Ederrena pilotalekuan mineral, fosilen eta harribitxien azoka egingo dute. Ostiraletik igandera irekiko dute, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Josep Serranok eta Montse Baguek harribitxiak nola lantzen diren erakutsiko dute: ostiralean 18:00etan, larunbatean 12:00etan eta 18:00etan eta igandean 12:00etan eta 17:00etan.

Bisitariek argazki lehiaketa batean parte hartzeko aukera edukiko dute. Bost sari banatuko dituzte: argazki onenari saria (150 euro), bigarren argazki onenari saria (100 euro), herriko onena (90 euro), gaztetxo onena (50 euro eta mineral bat) eta bigarren gaztetxo onena (30 euro eta mineral bat).

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

3 + 5 =


Kilometroak

Kilometroak

Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Kilometroak 2018an ateratzen dira kontuok: LABORAL KUTXA: ES77 3035 0027 76 0270053696 KUTXABANK: ES53 2095 5001 [...]

josu mendia: zuen kontua ezagutu nahi dut nire laguntza txikia sartzeko, baina ez dut aurkitu . Zaharra [...]

jon: Zer daude maila ezberdineko herritarrak ala? Neurri honekin bertako bizilagunak kaltetuta ateratzen dira. Neurri hau [...]

Aitor: Garbitzaile danak emakumezkoak eta batzordeko danak gizonezkoak. Ba hoixe. [...]