Giro onean ospatu dute nekazaritza ekologikoaren bederatzigarren azoka Urretxun. Eguraldia lagun zutela herritar ugari hurbildu dira postuetan zer eskaintzen zen ikustera eta erosketak egitera.
Aurten Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako hamabi ekoizlek hartu dute parte azokan. Gehienak jakiak eskaini badituzte ere, ardoak, arropa edo ukenduak saltzen zituztenak ere izan dira.
Goizean hasi eta eguerdiko ordu biak arte iraun du azokak. Amaiera gisara, azokan produktuak erosi dituztenen artean produktu ekologikoz osaturiko saskia zozkatu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide