Hainbesteko indarra zuen pertsonaiahark, Normani zor diotela taldearen izena. Baina Eibarko Legarreko lokaletatik ateratako Norman honek ez zaitu izutuko eta hortzek ezdizute dar-dar egingo. Horiek estutzeko, burua mugitzeko eta ukabilak ixteko gogoa edukiko duzu: musika aparatuari bolumena igotzeko nahia .Rock and Roll gordina dute abiapuntu, eta nortasun handiko hitzak zein ahotsa makulu. Lotsagabeak, zuzenekoen zaleak, izerdiari izerdi aeransten diote eta aurre iritzirik gabekoa da euren musika. Funk ukituak entzun daitezke nabarmen kanta bizi horietan, pasarte psikodeliko iradokitzaileak eta jarrera hardcore bortitza.
Igor Susaeta