Brigadaren helburua Palestinako herriari eta palestinarrek daramaten borrokari elkartasun politikoa zabaltzea izan da, eta behin Euskal Herrian daudela euren egoera jendartean zabaltzea.
Hitzaldian Palestinako gatazkaren historiaren laburpen txiki bat egingo du, eta egungo egoera azaltzen saiatuko da. Horretarako, bertan aterako argazkiekin osatutako diaporama botako du. Bertan Palestinako gatazka hobeto ezagutzeko klabe edo gakoak azalduko ditu: banaketa hesia, kolonoak, check-point edo kontrol-gune militarrak, Jerusalem, Gaza…
- Hitzaldia: Palestina, 60 urte erresistentzian
- Lekua: Urretxu-Zumarragako Gaztelekua
- Eguna: Irailak 7, ostirala
- Ordua: 19:30
Hitzaldian emandako aurkezpena hemen duzue: