Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Poligrafo Fest musika jaialdia egingo dute larunbatean Urretxun

Poligrafo Fest musika jaialdia egingo dute larunbatean Urretxun
apirila 11
16:02 2019

Larunbat honetan Urretxuko eta Zumarragako Poligrafo Fest musika jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute. Kontzertuak Gernikako Arbola plazako karpan egingo dituzte. Stupiditos, Sex Museum, Izaki Gardenak, Screamers&Sinners eta Sonic Trash taldeek joko dute. Sarrera doan izango da.

Zarraparra kolektiboaren jaialdi hau 13:00etan hasiko da, Logroñoko Stupiditos taldearen kontzertuarekin. Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria egingo dute. Korrikan parte hartu dutenek eta jaialdian elkartutakoek elkarrekin bazkalduko dute.

Gainontzeko kontzertuak 21:00etatik aurrera izango dira. Sex Museum (Madril), Izaki Gardenak (Gasteiz), Screamers&Sinners (Arrasate) eta Sonic Trash (Bilbo) taldeek joko dute.

Stupiditos errioxarrek Dr. Feelgood talde mitikoaren bertsioak jotzen dituzte. Zarraparra taldeko Gaizka Oiarzabalek Logroñoko taldearen zuzenekoa «indartsua» eta «dibertigarria» dela dio.

Izaki Gardenak taldeak, berriz, rock amerikarra jotzen du. Euskaraz abesten dute. «Oso kritika onak jasotzen ari dira eta beraien abestiak irratian entzuteko aukera izaten ari gara. Aspalditik nahi genituen ekarri».

Sex Museum urrutiagotik dator, Madriletik. Baina hauek Urretxu ondo ezagutzen dute dagoeneko. «Duela urte batzuk Urretxun jo zuten, Fox tabernako Iñakik deituta. Disko asko argitaratu dituzte eta estatu mailan oso ezagunak dira. Euskal Herrian ere jarraitzaileak dituzte eta sarritan etortzen dira».

Sonic Trash taldeak ere rock and rolla egiten du. «Gurekin ez dago sorpresa handirik», dio txantxetan. Screamer&Sinners taldearen dagokionez, rockabilly musika jotzen du. «Oso ondo janzten dute. Eszenaratzea oso ondo lantzen dute».

Zarraparrako kideak oso gustura daude aurtengo egitarauarekin. «Iaz arazo dezente izan genuen. Ez genuen buruan genituen taldeak ekartzerik izan. Aurten bost talde hauek ekarri nahi genituen eta bostak ekartzea lortu dugu», amaitu du Oiarzabalek.

Elkarbanatu

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

6 + 8 =


Iruzkin berriak

Sebas Iturriotz: Talde polita eta irekia [...]

Makenri: Kaixo Michael, Berriz Goierri zoriontzeko baliatu beharko dut mezua, nire lehen hitzak horretarako izan diren [...]

Michael Jordan: Kaixo, Makenri: Igone Campos espainiako txapeldunordea izan da. Maiza, Oroz eta besteek espainiako ligan jokatzen dute. [...]

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]