Aikur duela zortzi bat urtesortu zuen Otegi–Epelde sendiak. Erletegi honen nondiknorakoak behar bezala ezagutzeko Iosune Epelderekinsolasaldia izan dugu. Iosunek esandakoaren arabera, betidanikizan dute erleekiko zaletasuna. "Pixkanaka pixkanaka aktibitateahanditu eta biltegi baten beharra ikusi genuen". Behar honenondorioz sortu zuten egun Santa Barbarako bidean dagoen eta herritaraskok ezagutzen duten Aikur erletegia.
Aikur zabaltzearekin batera, Elias eta Iosunekeuren lana jendeari bisitaldi didaktikoen bidez erakusteko aukeraikusi zuten. Honela, "Baserria Natur Eskola Bizia"proiektuan murgildu ziren. Proiektu horrek Goierriko MendiNekazaritza elkartearen, Goimenen, babesa eta Foru AldundikoNekazaritza Departamenduaren laguntza du. "Baserria Natur EskolaBizia" egitasmoaren helburua, Gipuzkoako eskola umeei, batik batGoierrikoei, baserri mundua erakustea du. Horretarako, GoierriGaraiko zenbait baserritara joateko aukera eskaintzen da. Horrela,ikasleak baserriko lanarekin ohitu, naturara hurbildu eta janarien,kasu honetan eztiaren, jatorriaz eta kalitateaz jabetzen dira.
Aikurren kasuan, bisitariei erleen bizimodua erakusten diete."Izan ere, erleen mundua benetan ezezaguna da gehienentzat,ezkutuko bizitza baitaramate. Gainera, jendeak dien beldurra delaeta, askotan erreparoa sorrarazten du. Gehienetan bisitariak eskolaezberdinetatik etorritako zazpi urtetik gorako haurrak izaten dira.Gutxi gora behera hogeiko taldeetan etortzen dira. Ikastetxeez gain,euskaltegi edo barnetegietatik ere etortzen dira erleen mundu hauezagutzeko asmoz".
Guk ere erleen bizimodua ezagu-tzeko aukera izan genuen, IosunerekinAikurren izandako solasaldian. Aikurrera joatendirenek, behatoki berezi bati esker, batere arriskurik gabe, erleakerlauntza barruan nola bizi diren ikusten dute. Bide batez, erreginalangileetatik bereizi, umetegia non daukaten, eztia eta polena nongordetzen duten eta, gainera, eguraldi ona egiten duenean, eurenartean nola komunikatzen diren eta polena atzeko hanketan gordetanola ekartzen duten erakusten saiatzen da Iosune.
Erleen mundua ezagutzeaz aparte, hauek naturan zer eragin duten etaguri zer eskaintzen diguten (argizaria, polena, eztia, propolia etaabar) jakiteko aukera dute.
Horrez gain, historian zehar erabili izan diren erlauntzak eta polenaeta eztia jasotzeko erabiltzen dituzten lore ezberdinak ikusi ahaldira horretarako moldatutako zirkuitu batean. Iosunek erleenmundua gertutik ezagutzeak umeen jakinmina pizten duela eta galderaugari egiten dizkiotela aipatu zigun.
Bisitari amaiera emateko, bisitariek euren eskuekin argizarizkokandelak egiten dituzte eta eurek ontziratutako eztia etxera eramatendute.
Iosune, Elias eta euren hiru semeak oso gustura daudebisita didaktikoek jaso duten erantzunarekin. Hori dela eta, eureneskaintza hobetzeko asmoa dute. Hala, hemendik gutxira, aipatutakoeskaintza hori zabaldu eta Aikur edonori irekitzeko asmoadute.
Bisita didaktikoetan parte hartzen duten haurren moduan, guk erehainbat galdera egin genizkion Josuneri. Horien artean, nola ez,eztiari buruzko galderak egin genizkion. "Urte sasoi honetan ezda eztirik ekoizten. Horretarako sasoi egokiak udaberria eta udazkenadira. Udaberriko eztia Urola bailara inguruan jasotzen dugu.Udazkeneko eztia lortzeko, aldiz, uztaila hasieran erleak Araba etaNafarroa aldera eramaten ditugu, hemen ez dagoen loraldiaaprobetxatzera".
Elias eta Iosunek, Aitor, Iker eta Urki semeenlaguntzaz, egiten duten eztiak errekonozimendu ugari jaso du. Duela 8urte geroztik Eusko Label eztia dute eta honek produktuaren kalitateabermatzen du. Gainera, 2002a geroztik, Aikurreko eztiakberezitasun nabarmena du: ekologikoa da. Ezti honen ezaugarrigarrantzitsuena erleen gaixotasunak ekiditeko erabiltzen dentratamendu ekologikoa da.
Baina Aikurren ez dute eztia soilik egiten. "Eztiaz gain,argizaria, pomadak eta propolia egiten ditugu. Gure merkatua ez daoso zabala, nahiz eta azken aldian, ezti ekologikoa dela eta,zertxobait zabaldu den". Aikurren egindako produktuakUrretxu-Zumarragako dendetan eta inguruko azoka garrantzitsuenetanaurki ditzakegu.
Iosunek esan zigunez, produktu hauek guztiak egiteakdedikazioa eta esfortzua eskatzen du, batez ere udaberritik aurrera."Urte sasoi honetan denon arteko elkarlana ezinbestekoa da.Aurrerantzean tradizio honi jarraitzeko, seme zaharrenari ikustenzaio gogo gehien. Aikurrek helburu garbia du: kaleko jendeabaserri mundura hurbiltzea. Izan ere, betidanik baserritarra izan dahiri mundura hurbildu dena".