Apirilaren 10ean Pazko Asteleheneko festa ospatuko da Antion. Urteroko moduan, herri kirol jaialdia egingo dute U-Z Herri Kirol Elkarteak eta Zumarragako Udalak antolatuta. Aizkolarien saioa oso berezia izango da. Aita-semeen artekoa, hain zuzen ere: Jabier eta Julen Aranberri Elorriaga, Xabier eta Jon Zalduaren aurka lehiatuko dira. Jonek 14 urte bakarrik ditu, baina hiru saio egin ditu dagoeneko: bat Iparralden eta beste bi Egur Sportekin. Baina lehenengoz arituko da bere aitarekin txanda librean. Antion, gainera. Xabier Zalduak “ilusio berezia” egiten diola esan du. Aizkolariez gain, harrijasotzaileak arituko dira: Olaia Esnaola eta Gari Garmendia. Herri kirol jaialdia 18:15ean hasiko da.