Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "ispilla kiroldegia"

 Azken berriak
    Urola eskubaloi taldean jokatzeko gonbita

Urola eskubaloi taldean jokatzeko gonbita

Urola eskubaloi taldeak haur eta gazteei taldean jokatzeko gonbita luzatu die. Eskubaloia ezagutu nahi dutenek Ispilla kiroldegian eman behar dute izena: gaur (ostirala), 17:00etatik 20:00etara. 2006an eta 2007an jaiotako neskak eta 2008an jaiotako mutilak behar dituzte bereziki, haur mailako nesken taldea eta kimu mailako mutilena atera ahal izateko.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bonba-abisua Zumarragako kiroldegian

Bonba-abisua Zumarragako kiroldegian

Duela ordu erdi inguru Zumarragako udaletxean bonba-abisu bat jaso dute. Abisuaren arabera, Ispilla kiroldegian bi lehergailu jarri dituzte. Ertzaintzak eta udaltzaingoak kiroldegia hustu dute, ingurua hesitu dute eta miaketa lana egin dute. Ez dute ezer aurkitu eta eremua ireki dute dagoeneko.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Joseba Azpiazuren oroimenezko eskubaloi txapelketa

Joseba Azpiazuren oroimenezko eskubaloi txapelketa

Datozen bi asteburuetan Joseba Azpiazuren oroimenezko hirugarren eskubaloi txapelketa jokatuko da Zumarragako Ispilla kiroldegian. Bihar (larunbata), 16:15ean, Tolosa eta Urnietako taldeek jokatuko dute. 18:00etan, Urolak Leitzaranen aurka jokatuko du. Hilaren 15ean, 16:15ean, hirugarren posturako partida jokatuko da. 20:00etan finala jokatuko da eta 21:15ean sariak banatuko dira.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Defentsa pertsonal ikastaroa, emakumeentzat

Defentsa pertsonal ikastaroa, emakumeentzat

Ispilla kiroldegian defentsa pertsonal tailerra antolatu dute emakumeentzat. Larunbat honetan izango da, 10:00etatik 11:00etara. Ikastaroa tituludun irakasle batek emango du eta nahi duten emakume guztiek parte har dezakete.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Joseba Azpiazuren oroimenezko txapelketa jokatuko da larunbatean

Joseba Azpiazuren oroimenezko txapelketa jokatuko da larunbatean

Larunbatean Joseba Azpiazuren oroimenezko bigarren eskubaloi txapelketa jokatuko da Ispilla kiroldegian. 16:15ean Ordiziak La Salle-Legazpiren aurka jokatuko du eta 18:00etan Urola Laztimendik Bergararen aurka. Urolaren partida hasi aurretik duela gutxi hil den Carlos Gago omenduko dute. Gago Urola eskubaloi taldeko lehendakaria izan zen 20 urtez eta ohorezko lehendakaria zen.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Igerilekutik egunero ateratzen duten ur beroa berriz erabiliko dute

Igerilekutik egunero ateratzen duten ur beroa berriz erabiliko dute

Zumarragako Udalak Ispilla kiroldegian energia aurrezteko sistema berria ipini du. Egunero igerilekuko uraren %5 berritu behar da legeak hala ezarrita. Ur hori berotzeko erabili den energia galdu da orain arte. Aurrerantzean, sistema berriarekin aterako duten uraren beroa baliatuko dute ur berria berotzeko. Udalak 45.000 euroko inbertsioa egin du makina berrian.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]