Pasa den asteburuan, irailaren 26tik 27ra (larunbateko eguerditik igandera) ibilgailu batek ondo aparkatua zegoen beste kotxe bat jo zuen Elizalde inguruan. Talka egin ondoren alde egin zuen istripua eragin zuen autoak. Eguneko Zentrotik Elizaldera doan errepideko aparkalekuan gertatu zen ezbeharra.
Xehetasun gehiagorako emate aldera, kolpea jaso zuen kotxearen matrikula SS-6008-BB da. Inork istripuaren inguruko informaziorik izango balu edo xehetasunik izango balu, Urretxuko Udaltzaingoak beraiekin harremanetan jartzeko eskaera egin du. Telefonoa: 943038085.