Ez dago oso urrutira joan beharrik:Legazpin ere jaietako egun nagusian tokia du. Aurten Sustraiaktaldeko kideek sorpresa itzela eman diete euren bizilagunei, neskekdantzatu baitute. Zer iritzi ote dute zumarragarrek horri buruz?Irrintzi dantza taldeko Eneko Galdosekin hitz egin dugu eta 50herritarrei euren iritzia eskatu diegu posta elektroniko bidez.Hamabi lagunek erantzun dute.
Hasteko, legazpiarrei euren ekimenarenberri emateko eskatu diegu. Sustraiak dantza taldeko Jon Dorronsorok60ko hamarkadan hiru neskak parte hartu zutela gogoratu du. Mutilgutxi zeudelako izan zen. Aurten, ordea, dantzari guztiakemakumezkoak izan dira eta arrazoia beste bat izan da. “Taldeanurteren batean neskei aukera emateaz hitz egin genuen eta eurak adosazaldu ziren. Protagonismoa eman nahi genien. Taldean gehiengoadirela, mutil guztiok dagoeneko maiatzaren 3an plazan dantzatzekoaukera izan dugula eta Legazpin dantza berreskuratu zuena Sustraiakizan zela kontuan izan behar da”.
Gauza bat argi utzi nahi du: erabakiaez zen eztabaida pizteko hartu. “Dantza munduan kontu hauek aspaldigainditu genituen. Mutilak falta direnean neskek dantzatzen dituzteeuren dantzak eta alderantziz. Beasaingo Ezpata Dantzan, adibidez,emakumezkoak sokan irteten dira”, azaldu du.
Goierri Beheko herrian emakumezkoek etagizonezkoek berdin janzten dute, baina Legazpin neskek eurenjantziekin dantzatu zuten. “Neure burua ez dut ez puristatzat etaezta iraultzailetzat ere. Arropari buruz ez dut esateko ezer. Eurekbeti bezala janztea erabaki zuten eta ondo iruditzen zait”.
Eta bizilagunek, zer esan zuten?“Gustatu egin zitzaien. Guk baino hobeto dantzatu zutela esanziguten, baina oso seriak zeudela”. Datorren urtean gizonezkoakizango dira berriro ezpatak hartuko dituztenak. “Aurrerantzeanmutilek dantzatuko dugu, edo horretan saiatuko gara behintzat, bainaegunen batean nahikoa mutil ez badaude nesken esku utziko dugu edomistoa izango da. Garrantzitsuena ondo dantzatzea da”.
Zumarragan EzpataDantza sinboloa da. Zumarragarrak iritzi berekoak izango al dira?Eneko Galdosek 23 urte besterik ez ditu, baina dagoeneko zazpi aldizdantza egin du Antion. Gure deia jaso zuenerako bazuen Legazpinjazotakoaren berri. “Ondo” iruditzen zaio neskek Ezpata Dantzadantzatzea. “Nahiago dut eurek dantzatzea ohitura galtzea baino.Noiz edo noiz gaiari buruz hitz egin dugu, txantxetan, baina sekulaez dugu aukera hori serio landu. Oraingoz nahikoa mutil ditugu etaorain arte bezala jarraituko dugu”, bukatu du.
“Neskek dantza egiteaondo irudituko litzaidake, baita publiko artetik mutilak ateratzeaere” (Gizonezkoa, 34 urte)
“Ondo iruditzenzait neskek dantzatzea, baina eztabaida handirik ez pizten saiatuko nintzateke”(Emakumezkoa, 55 urte)
Ondo iruditzenzait neskek Ezpata Dantza dantzatzea, baina eztabaida handirik ez piztensaiatuko nintzateke. Pixkanaka sartuko nituzke neskak. Sokan hasi, adibidez,gero denborarekin neskek eta mutilek berdin dantzatzeko. Oker ez banaiz gerraondoren neskak ordura arte mutilek bakarrik dantzatzen zituzten dantzakdantzatzen hasi ziren mutil faltagatik. Gaur egun neskak ez dute baterearazorik mutilen dantzak dantzatzeko eta, mutilen falta ikusita, zergatik ez?
“Aurretik hainbaturretxuarrek egin badute, nola ukatuko diogu herritar bati neska izateagatik?”(Gizonezkoa, 33 urte)
Primeraniruditzen zait, nahiz eta agian naturalena neskak eta mutilek batera egiteaizan: bereizketarik gabe eta X neska edo Y mutil egon diren zenbatzen jarrigabe. Dantza taldeak erabaki dezala zeinek dantza egin bere irizpideen arabera.Ez dakit Legazpin hautsik harrotuko ote zuen, baina benetan bikaina irudituzait aurretik inolako polemikarik ez piztu izana, hau da, beste inork jakingabe neskak dantzatzera irten eta kito. Aurretik esan izan balute ziur egongozela bazterrak nahastuko zituen norbait. Zumarragan halakorik? Zergatik ez. Etaoso serio esaten dut, azken urteetan hainbat urretxuarrek egin badute -eta ezdaukat ezer horren aurka, Irrintzikoek aukeratzen dute, eurek jakingo dute nolaeta ez naiz horretan sartzen- nola ukatuko diogu herritar bati Ezpata Dantzadantzatzea neska izateagatik?
“Sustraiaktaldearen sorpresa izan da? Orduan dantza norena da, herriarena ala dantzataldearena?” (Emakumezkoa, 31 urte)
Ez nuen ideiarikere. Erabaki horren atzean legazpiarren gehiengoaren nahia egongo zela ustenuen, baina Interneten publikatu dena irakurri eta orduan bai gelditu naizelaharrituta: Sustraiak dantza taldearen sorpresa izan da? Orduan Ezpata Dantzazeinena da, herriarena ala dantzatzen duen taldearena? Egia da bai Legazpin baiZumarragan dantza taldeei esker (eta txistulariei esker) mantentzen dela EzpataDantza, baina horrelako erabaki bat hartu eta gainera sorpresa izatea… ezdakit bada… xelebrea iruditzen zait. Zumarragari dagokionez, herritarrengehiengoak hala nahiko balu, ba aurrera, ez lidake traumarik eragingo. Horibai, beti ere herritarren erabakia bada eta ez beste herri batzuetakofeministek bultzatutako erabakia. Niri neuri ez litzaidake gustatuko.
Legazpiko EzpataDantzaren argazkia begiratuta, ez zait Ezpata Dantza iruditzen. Beste dantzabat ematen du, eta ez bakarrik dantzariak neskak direlako, estetikoki ere bestedantza bat dirudi. Ez dut Zumarragako Ezpata Dantza praka gorri eta alkandorazuriarekin beharrean Legazpin bezala baserritar jantziarekin dantzatutaimajinatzen. Bestalde, gizon-emakumeen arteko berdintasunaren alde beste alorbatzuetan egin behar dela iruditzen zait. Emakume bezala ez naiz diskriminatuasentitzen tradizioa jarraituz Ezpata Dantza gizonek dantzatu eta ondoren hauekemakumeak dantzara ateratzeagatik. Ez dakit legazpiarrek nola hartuko zuten,garbi daukadana da Irrintzi dantza taldeak uztailaren 2an horrelako sorpresabat emango balu zeresan asko emango lukeela!
“Logikoa ikusten dutXXI. mendean ekitaldietan bereizketarik ez egitea neska eta mutilenartean” (Gizonezkoa, 31 urte)
Ez nekien Legazpin erabaki hau hartuzutenik, baina ondo iruditzen zait. Zumarragan ere neskak dantzatzeaondo irudituko litzaidake. Alde nago, logikoa eta zentzuzkoa ikustendudalako XXI. mendean sartuta jaietako ekitaldietan bereizketarik ezegitea neska eta mutilen artean parte hartzeko garaian. EzpataDantzan mutilak bakarrik dantza egitean tradizioak aginduko du,seguru asko, baina tradizioak berdintasunaren alde alda daitezke.
“Askoz eregarrantzitsuagoa iruditzen zait eszena zaintzea dantza egitenduenaren sexua baino” (Emakumezkoa, 36 urte)
Nik uste dut joera naturala dela etadantzaren esentzia berdin ulertu eta transmititu dezakete neskek edomutilek. Gainera suposatzen dut Legazpin erabaki hori ondo pentsatudutela eta beren arrazoiak izango dituztela. Askoz eregarrantzitsuagoa iruditzen zait eszena zaintzea (dantza, pauso etajantzi aldetik) dantza egiten duenaren sexua baino. Nire ustez EzpataDantzaren momentuak oso hunkigarriak dira eta dantzaria beraren sexuabigarren mailako zerbait da. Berdin zait dantzaria ederra edo zatarraizatea, berdin zait mutila edo neska izatea, ez zait inporta zeinfutbol taldekoa den, dantza bera da garrantzitsuena. Ez nago ez alde,ez kontra. Baina horrelako gaiak naturaltasunez egitearen aldekoanaiz.
“Ez zait iruditzenherriaren gehiengoa horrelako eskaerarik egiten ari denik”(Emakumezkoa, 32 urte)
Legazpin hartu duten erabakiari zuzenaderitzot: ados jarri badira eta herriari ondo iruditzen bazaiozergatik ez? Zumarragako herriak edo gehiengoak hori nahiko balu ezlitzaidake gaizki irudituko neskek Ezpata Dantza dantzatzea. Nik egiaesan, orain arte bezala egiten jarraituko nuke. Ez zait iruditzenZumarragako herriaren gehiengoa horrelako eskaerarik egiten aridenik. Emakumeok gatazka garrantzitsuagoak ditugula deritzot.
“Emakumeokgizonezkoek dituzten eskubide berberak izan beharko genituzke esparruguztietan” (Emakumezkoa, 39 urte)
Legazpin hartu duten erabakiaprimerakoa iruditzen zait. Gaur egun neskek ere Ezpata Dantzadantzatzea normala izan beharko luke. Baita Zumarragan ere. Zergatiknagoen alde? Emakumeok gizonezkoek dituzten eskubide berberak izanbeharko genituzkeelako esparru guztietan, baita ohitura, tradizio etakulturan ere. Ezin da jarri aitzakia bezala ohitura horrelakoa dela,ohiturak, denboraren poderioz aldatuz joaten baitira. Bestela, ErdiAroan bezala egongo ginateke. Zergatik zumarragar batek, emakumeaizateagatik, ezin dio Antioko Amatxori Ezpata Dantza eskaini etagizonezko batek bai? Emakumea naizen aldetik erabat baztertutasentitzen naiz.
“Irrintzin dantzatunahi duen neskarik ez badago beharrik gabe planteatzen ari garakontua” (Gizonezkoa, 49 urte)
Zumarragako Ezpata Dantzak badu formatubat, historian zehar jorratua izan dena eta, nire ustez, funtseanerrespetatu behar dena: paseoa, dantzaren egitura, doinua, janzkera…Eta azaleko aldaketak edo ukituak egin daitezke, noski, eta niretzatnork dantzatzen duen azaleko kontua da. Niri berdin zait nor dagoenatorraren eta praken barruan dantzari ona bada: emakumea eta gizona,beltza edo zuria, kristaua, musulmana edo ateoa. Pertsona dadantzatzen duena. Nik dantzari onak nahi ditut, besterik ez. Neskekdantzatu nahi badute dantza dezatela, baina dantza gustuko dutelakoeta Ezpata Dantza barrenean sentitzen dutelako eta ez “emakumeekere egin dezakegu” demostratu nahi dutelako edo gizartean “procesode empoderamiento” batean daudelako. Azkeneko hau Ezpata Dantzarenerabilpen politikoa iruditzen zait.
Emakume eta gizonenarteko kontu hauetan naturaltasun falta sumatzen dut. Ezpata Dantzanemakumearen inkorporazioa naturaltasunez egin nahi bada planteamenduokerra egiten ari gara bi arrazoigatik: batetik kontrako taldekoakbagina bezala kontsideratzen zaizkigulako, batzuen eta besteendiferentziak azpimarratuz, eta bestetik kontu hauek neurri bateanartifizialak direla uste dut. Hau da, nik ez dakit benetan Irrintzitaldean ba ote dagoen Ezpata Dantza dantzatu nahi duen neskarik. Ezbadago modu artifizialean planteatzen ari gara kontua, beharrik gabe.Eta neska bat edo gehiago baldin badago Ezpata Dantza dantzatu nahiduena, Irrintzi taldean nork dantzatu eta nork ez erabakitzekoaplikatzen diren irizpideak aplikatu diezaiotela. Dantzatzea tokatzenbazaio entseatzen has dadila, lau haizetara zabaldu gabe, uztailaren2an dantza dezala beste dantzari bat balitz bezala eta ikusiko duzujende asko konturatu ere ez dela egingo. Baina ez litzaidakegustatuko Irrintzi taldean aurten neskek bakarrik dantzatzea etapoxpolinez jantzita erabakitzea: berdinak bagara elkarrekin dantzadezatela neskek eta mutilek modu naturalean janzkera errespetatuz.
“Emakumezkoen dantzakere badira eta bakoitzak badu bere esparrua” (Gizonezkoa, 43 urte)
“Neskek Ezpata Dantzadantzatzea eskubide eta justizia kontua da, ez iritzi edotradiziozkoa” (Emakumezkoa, 22 urte)
Legazpin hartu duten erabakia besteerabaki bat gehiago iruditzen zait, ez dauka ezer berezirik etaerabaki guztiak horrelakoak izan beharko lirateke. Dantzariak ezlirateke sexuaren arabera banatu beharko, pertsonak bezala baizik.Pertsonak gara emakume edo gizon izan aurretik eta hori ahaztu egitenzaigula dirudi. Zumarragan neskek Ezpata Dantza dantzatzea ere berdinirudituko litzaidake: ez ondo eta ez gaizki, egin beharreko gauza batbaizik. Eskubide eta justizia kontua da, ez iritzi edo tradiziozkoa.Horregatik, hain zuzen ere, nago emakumeak Ezpata Dantzatzearen alde:eskubidea delako. Bada garaia pertsona guztiak berdin tratatzeko etaEzpata Dantza herriarena baldin bada hau bete beharko litzateke etaez herri erdiarena (gizonena) izan. Zumarragako festetan EzpataDantzarekin gizonek lortzen duten protagonismoak agerian uzten duberriro ere emakumeak bigarren plano batean gaudela eta jokabidepasibo bat dugula Aurreskua dantza diezaguten ateratzen gaituztenean.Jarrera hauek ez datoz bat gaur egungo gizon eta emakumeekin etaematen du horretaz ez garela konturatzen.
“Ondo egiten duen,entseguetara joaten den eta horrelako irizpideak izan beharkolirateke nagusi” (Gizonezkoa, 32 urte)
Legazpin hartu dutenerabakia ondo ikusten dut: egoki ikusi badute aurrera. Denek izanbeharko lukete parte hartzeko aukera. Zumarragan ere neskekdantzatzeak ez nau bereziki kezkatzen. Emakume batek nahi badubesteek duten aukera berbera izan beharko luke, generoak ezin dumugatu dantzatzea edo ez. Ongi dantza egiten duen edo ez,entseguetara joaten den eta horrelako irizpideak izan beharkolirateke nagusi.