Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Olentzero"

 Azken berriak
    Arratsaldeko Olentzero eta Mari Domingiren argazkiak eta bideoa

Arratsaldeko Olentzero eta Mari Domingiren argazkiak eta bideoa

Gabon iluntzean Olentzero eta Mari Domingirekin ekintza herrikoia egin zuten, bizilagun talde batek antolatuta. Horra hor ekitaldiko argazki batzuk eta bideoa.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ekitaldi herrikoia antolatu dute, Olentzero eta Mari Domingirekin

Ekitaldi herrikoia antolatu dute, Olentzero eta Mari Domingirekin

Urretxu eta Zumarragako bizilagun talde batek Olentzero eta Mari Domingirekin ekintza herrikoia antolatu du Gabon iluntzerako. 18:00etan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diete Eitzan. Txokolate jana egingo dute eta haurren eskutitzak jasoko dituzte. Ekitaldi hau 19:00etan amaituko da. Ondoren, Areizaga-Kalebarren plazara jaitsiko dira. Bertan, 19:30etik 20:00etara, sua piztuko

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Umeek kantuz eta dantzaz hartu dute Olentzero

Umeek kantuz eta dantzaz hartu dute Olentzero

Eguberrietako ekitaldietan bete-betean sartuta dabiltza Urretxu eta Zumarragako haur eta gaztetxoak. Herriko ikastetxeetako umeak kantuan atera dira aurten ere, eta Olentzerori harrera egin diote. Ikazkinak hitz batzuk ere egin dizkie, eta umeek, dantza eta kantuz erantzun diote.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    BiTartean merkatari elkarteak opariak zozkatuko ditu bezeroen artean

BiTartean merkatari elkarteak opariak zozkatuko ditu bezeroen artean

Urretxu eta Zumarragako BiTartean merkatari elkarteak opariak zozkatuko ditu bere bezeroen artean, Gabonak direla eta. Zozketak larunbat honetan eta urtarrilaren 5ean izango dira. Urteroko moduan, BiTartean elkarteak Olentzero erraldoi bat jarri du Areizaga-Kalebarren plazan eta dendetan txartelak banatzen ari da. Bezeroek txartela ebaki eta zati batean desio bat idatzi behar

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ipuin kontaketa eta Olentzero, Urretxuko liburutegian

Ipuin kontaketa eta Olentzero, Urretxuko liburutegian

Bihar (asteazkena), 17:00etan, Xalto pailazoak ipuinak kontatuko ditu Urretxuko liburutegian. Ekitaldi hau 5 urtetik gorakoentzat da. Bestalde, ostegunean Olentzero joango da liburutegira. 17:00etatik aurrera haurren eskutitzak jasoko ditu.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Ikastolaren 50. urteurreneko kontzertua

Ikastolaren 50. urteurreneko kontzertua

Atzo Urretxu-Zumarraga ikastolaren 50. urteurreneko kontzertua egin zuten, Lurdesko Amaren elizan. Ikastolako abesbatzarekin batera, bi herrietako hainbat taldek parte hartu zuten. Lurdesko Amaren elizak toki garrantzitsua du ikastolaren historian. Hori dela eta, 50. urteurreneko ekitaldietako bat bertan egitea erabaki dute. Pasiotarrek ikastolaren lehen urteetan laguntza handia eskaini zuten eta ekitaldira

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bi-Tartean elkarteak 100 euroko 20 erosketa bale zozkatuko ditu ostiralean

Bi-Tartean elkarteak 100 euroko 20 erosketa bale zozkatuko ditu ostiralean

Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak 100 euroko 20 erosketa bale zozketatuko ditu ostiral honetan, 20:00etan, Areizaga-Kalebarren plazan. Zozketan ekimenean parte hartu duten dendetan erosketak egin dituztenek parte hartuko dute. Erosketengatik txartel bat ematen dute eta txartelaren zati bat  Areizaga-Kalebarreneko Olentzeroren zakuan sartu behar da. Beste zatia ostiralean zozketara eraman

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxeak elkarrekin aterako dira Gabon egunean

Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxeak elkarrekin aterako dira Gabon egunean

Azken urteetan Urretxu eta Zumarragako ikastetxeak bakoitza bere aldetik atera dira Gabon egunean. Aurten, ordea, Gainzuri eta La Salle-Legazpi ikastetxea elkarrekin aterako dira. Hala, bi ikastetxe hauetako ikasle, irakasle eta gurasoek elkarrekin abestuko dituzte Gabon kantak. Bi ikastetxeek abestiak eta ibilbidea adostu dituzte. 11:00etan aterako dira, Gainzurikoak Iparragirre plazatik eta

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bi Tarteanen zozketa eta Lainekin zumba saioa izango dira etzi

Bi Tarteanen zozketa eta Lainekin zumba saioa izango dira etzi

Gabonetako kanpainaren barruan, Bi Tartean merkatari elkarteak 100 euroko 20 erosketa bale zozkatuko ditu etzi, Areizaga Kalebarren plazan, 20:00etan. Abenduaren 9az geroztik erosleen artean banatu dituzte zozketan parte hartzeko txartelak. Zozketaren aurretik, 19:00etan, Gu Ta Gutarrak saioko Lain Lopez izango da Areizaga Kalebarrenen. Zumba saioa eskainiko du, arratsaldea girotzeko.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Olentzero Urola ibaian, asteburuko albistea

Olentzero Urola ibaian, asteburuko albistea

Ostiraletik larunbatera, BiTartean merkatari elkartearen Olentzero erraldoia Urola ibaira bota zuten. Gau hartan txikizio gehiago egin zituzten bi herriotan. Tartean, gaztetxeko leiho batzuk puskatu zituzten. Gazteek inguru honetan azaldu diren pintaketa faxista batzuekin lotu dute gaztetxeko txikizioa eta ez zen harritzekoa izango gaztetxekoa egin zutenak izatea Olentzero errekara bota zutenak.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Josu Aztiria Urtaran: Kaixo Eki: Zalantzan egon naiz erantzun edo ez, anonimoekin eztabaidatzea ez zidalako gustatzen eta Otamotz.eus-eko foro [...]

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]