Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Etiketa "Zelai Arizti kultur etxea"

 Azken berriak
    Elikadura desorekei buruzko hitzaldia, ostegunean

Elikadura desorekei buruzko hitzaldia, ostegunean

Itxaro Mendizabalek elikadura desorekei buruzko hitzaldia egingo du datorren ostegunean. Prebentzioa funtsezkoa dela azpimarratuko du. Ekitaldia Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean izango da. 16:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako helduen eskolak antolatu du.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Doluari buruzko ekitaldia, astelehenean 17:30ean Zelai Arizti kultur etxean

Doluari buruzko ekitaldia, astelehenean 17:30ean Zelai Arizti kultur etxean

Minbiziaren aurkako elkarteak doluari buruzko ekitaldia antolatu du datorren astelehenerako. 17:30ean izango da, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Hasteko, Iñaki Peña medikuak zuzendutako Aulki hutsak dokumentala emango dute. Ondoren, bertan bildutako guztiek doluari buruzko solasaldia egingo dute. Solasaldi hau dokumentalaren zuzendariak moderatuko du.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Susa Morleoren pintura erakusketa

Susa Morleoren pintura erakusketa

Zumarragan bizi den Susa Morleo antzuolarrak pintura erakusketa ireki du Zelai Arizti kultur etxean. Lanak igandea bitartean egongo dira ikusgai: gaur 20:30ak arte eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Morleok Arte Ederrak ikasi zuen Madrilen eta Europako hainbat hiritan erakusketak egin ditu. Zumarragako Secundino Esnaola kalean tatuaia

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Azken kafe filosofikoa

Azken kafe filosofikoa

Gaur, 19:00etan Zumarragako kultur etxean, azken kafe filosofikoa egingo dute. Lau gai hauetako bati buruz hitz egingo dute (edo parte hartzaileek proposatutako beste edozein): Gizonezkoak eta emakumezkoak zerbaitetan ezberdin izaten jarraitu nahi al dugu?, Zertan datza edukazio onak?, Heriotza onartzea posible al da? eta Kapitalismoa eta globalizazioa itxaropena ala mehatxua

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Bularreko minbiziak jotako emakumeen eskulan erakusketa

Bularreko minbiziak jotako emakumeen eskulan erakusketa

Bularreko eta ginekologiako minbiziak jotako Gipuzkoako emakumeen elkarteak, Katxalin elkarteak, eskulan erakusketa jarri du Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Gaur ireki dute eta bihar (asteartea) eta etzi (asteazkena) ere zabalik egongo da. Bihar goizez eta arratsaldez eta asteazkenean goizez bakarrik. Minbizia duten haurrei oparitzen dizkieten eskulanak ikus daitezke.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    La Salle-Legazpiko ikasleen erakusketa Zelai Arizti kultur etxean

La Salle-Legazpiko ikasleen erakusketa Zelai Arizti kultur etxean

La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleek erakusketa egin dute Zelai Arizti kultur etxean. Urtean zehar egindako lanak jarri dituzte ikusgai. Erakusketa igandea bitartean egongo da zabalik: ostiralera arte 17:30etik 20:30era eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Euskaraldia prestatzeko bilera, asteazkenean Zelai Arizti kultur etxean

Euskaraldia prestatzeko bilera, asteazkenean Zelai Arizti kultur etxean

Hizkuntza Politika sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskaraldia dinamika proposatu dute. Helburua euskaltzaleak aktibatzea da. Horretarako, 11 egun euskaraz ekimena gauzatuko dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Egun horiek fruiturik emango badute, aurretik egingo den lanketari esker izango da. Hori dela eta, herrietan lan taldeak eratu dituzte. Urretxu-Zumarragakoaren hurrengo bilera bihar (asteazkena)

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Kilometroak festari buruzko erakusketa ireki dute Zumarragako kultur etxean

Kilometroak festari buruzko erakusketa ireki dute Zumarragako kultur etxean

Gaur arratsaldean Kilometroak festari buruzko erakusketa ireki dute Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Erakusketaren izenburua Kilometroak Bidea da eta bertaratzen direnek Gipuzkoako ikastolen aldeko jaiak izen duen bilakaera historikoa ezagutu ahal izango dute. Erakusketa hau Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak duela bi urte abian jarri zuen Kilometroak Bidea hausnarketa prozesuaren testuinguruan kokatzen

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Haurren aisialdiaz hitz egiteko bilera, Zelai Arizti kultur etxean

Haurren aisialdiaz hitz egiteko bilera, Zelai Arizti kultur etxean

Urretxu eta Zumarragan haurrek eskolaz kanpoko jarduerak egiteko duten «leku falta» ikusirik, familia batzuk bilera deialdia luzatu dute. Bihar (osteguna) izango da, 18:00etan, Zumarragako kultur etxean. Aisialdirako gune euskaldun bat sortu nahi dute, haurren jolas librea sustatuko duena. Beste helburu bat, helduek bizipenak, zalantzak, iradokizunak… elkartrukatzea izango da.

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa
    Mikel Basabek Donostiako eta Nepaleko argazkiak erakutsiko ditu

Mikel Basabek Donostiako eta Nepaleko argazkiak erakutsiko ditu

Mikel Basabe argazkilari zumarragarrak Nepalen eta Donostian ateratako argazkiekin erakusketa irekiko du bihar (osteguna), Zelai Arizti kultur etxean. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da. Erakusketak bi zati ditu: Nepal: Jendea, koloreak, momentuak eta Donostia: barneko begirada bat. Hilaren 25a arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era eta larunbat eta jaiegunetan 12:00etatik

0 iruzkin Irakurri artikulu osoa

Iruzkin berriak

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]

Zubozki: Guri lana kentzera etortzen dira, nahiz eta lanik egin nahi ez izan, beste kultura bat [...]