Zumarragako Filipina Uharteak kaleanhirigintza lanak hasiko dituzte ekainean, ikasturtea amaitzearekinbatera. Lanak direla eta, zirkulazioa moztuko dute kalean. Neurriakzuzenean eragingo dio hiriguneko zirkulazioari. «Aurretik zegoenbezala egongo da hilabete batzuetan», esan du Mikel Serranoalkateak; hau da, Elizkale eta Urdaneta nahiz Iparragirre hiribideakbi norabidekoak izango dira berriz ere.
Filipina Uharteak kaleko lanak amaitzendituztenean, zirkulazioaren bi sistemak alderatuko dituzte, etabideragarriena zein den aztertuko dute. «Hilabeteotan indarrean egonden sistemaren datuak eta lehengo sistemarenak eskuan, erabakiahartuko dugu urte amaieran», esan du.