Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Urretxuko Euskal Jaietako karrozeroen oharra

Urretxuko Euskal Jaietako karrozeroen oharra
iraila 05
10:29 2018

Uretxuko Euskal Jaietako karrozero taldeak, aste honetan jasan duten erasoaren aurrean, ohar bat argitaratu du. Horra hor bere edukia.

  1. Udan zehar gazte askok egindako lan gogorraren ondoren, karrozek jasan dituzen kalte fisikoek eragindako haserrea eta samina adierazi nahi dugu. Horrez gain, gertatzen den lehen aldia ez dela salatu nahi dugu, eta herritarrei urteetan pairatu ditugun oztopoen berri eman nahi diegu.
  2. Eraso horietan, gainera, pintada frankistak agertu dira. Horrek duen konnotazio indartsua ere ez dugu oharkabean pasa dadin nahi, eta mezuak duen larritasuna azpimarratu nahi dugu.
  3. Egoera horren aurrean, karrozeroen egoera ulertu eta euskal jaiei begira, karrozero taldeak hartuko duen erabakia ulertzeko saiakera egin dezatela eskatu nahi diegu herritarrei, zein dela ere. Erasoaren aurrean izandako babesa eskertu nahi dugu, eta oztopoak oztopo lanean jarraituko dugula adierazi.

Gora Urretxuko Santa Anastasia jaiak! Gora karrozeroak! Gora jai herrikoi, parte-hartzaile, parekide eta antifaxistak!

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

1 + 6 =


Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]