Joxe Mari Lasak gogoratu ditu taldearenlehen pausoak. “1955. urtera arte Joxe Gabilondo ibili zen.Geroztik bere kasa ikasi zuen zenbait jende aritu zen: Leon Arrieta,Jesus Antia, Santi Gutierrez, Joxe Perez… Tarteka jotzen zuten.Bolada batzuetan igandero ibili ziren. Festetan ere jotzen zuten”.Taldea, ordea, lehenengo Euskal Jaien ondoren eratu zen. “Txistularieta dantzari talde finkoak izateko beharra ikusi zen eta EuskalJaiaren bigarren ekitaldirako taldea eratuta zegoen”.Bultzatzaileak Luistarrak eta Goierri elkartea izan ziren, batik bat.Parrokiak eta Udalak ere euren aletxoa jarri zuten.
Ordurako Ramon Esnaola, Santi Gutierrezeta Joxe Perez eskolak ematen ari ziren. Hauekin ikasi zuten taldekolehen txistulariek: Esnaolaren alabek eta ilobek, Zalduak, Areitiok,Abasolok, Portuk, Torresek, Lizarraldek, Olaizolak, Etxeberriak…“Batzuek batekin eta besteek bestearekin ikasi genuen etairailerako denok elkartu ginen. Entsegua pilotalekuan izan zen”,azaldu du Jose Antonio Portuk.
Berehala herritik kanpo jotzen hasiziren. “Lehen irteera Tolosara izan zen: Lizardiri eskaini zitzaionomenaldira. Tabernetan diru-bilketa egin zen txistularioi bidaiaordaintzeko. Bazkaria, berriz, etxetik eraman genuen. InazioZubizarretak anaia bat zuen Tolosan eta hark taberna batera eramangintuen: zopa eta ogitartekoak ordaindu zizkigun”, gogoratzen dutebeteranoenek.
Garai hartan zeresan handia eman zuten,lehen talde handia osatu baitzuten. Aitzindariak izan ziren. Izanere, ordura arte txistulariek lagun talde txikiak osatzen zituzten.“Zenbait herritan taldeak zeuden, baina 4-6 lagunekoak ziren.Gureak 20 lagun zituen. Kanpora joaten ziren bakoitzean sekulakoarrakasta izaten zuten”.
Hala, urretxuarrak ongi etorriak zirentoki guztietan. Portuk eta gainontzeko beteranoek irteera asko egitenzituztela oroitzen dute. Iruñean jokatu zen munduko pilotatxapelketan izan ziren, Gasteizen, Mirandan… Amelio Mendijur hilzen egunean ere txistulari batzuk Bergaran ziren. “Torres, Liza etahirurok joan ginen. Lasterketa hasi aurretik Mendijurrekin izan gineneta bukatzen zuenean gurekin joango zela esan zigun”, gogoratzen duKerejetak.
Joxe Mari Lasak irteerarik sonatuenenartean Baionako festetara egindakoak daudela dio. “1968. urteanhasi ginen eta 7-8 urtetan joan ginen. Beste behin, ni soldadutzannengoenean, Dax hirian izan ziren. Irteera horiek 1968-1976 tarteanizan ziren. 1975 inguruan Gasteizko jaietara joaten hasi ginen.Zortzi bat lagun joaten ginen. Bai Baionan eta bai Gasteizen osogustura egoten ginen: bost bat egunetan ez ginen etxera azaltzen…18-20 urte genituen. Pentsa!”.
Bai Gasteizetik eta bai Baionatikkoadrilek deitzen zieten. “Iruñean bezala, peñabakoitzak bere musika kontratatzen zuen. Baionara joaten zirentxistulari bakarrak ginen, koadrila gehienek beste musikari batzukdeitzen baitzituzten”.
Donostian, ordea, Udalak kontratatuzituela dio Portuk. “Estropadetara joan ginen, Kultur eta TurismoEkintzetxeak deituta. Franco ere joan zela eta zerrenda pasatu zutelagogoratzen dut. Baita Casa Alcalde tabernan ogitarteko bat jatekodenbora asko itxaron behar izan genuela ere”.
Era guztietako ekitaldietan parte hartudute urte hauetan guztietan. 70eko eta 80ko hamarkadetan, adibidez,oso ohikoa zen txistulariek jaietako haurren egunetan parte hartzea.“Egun Dantzari Txiki egunak egiten diren bezala, garai hartantxistulari gaztetxoak ekartzen ziren festetara. Herri askotan egitenziren txistulari gazteen alardeak. Nire ustez garai hartan izan zirentxistulari gehien”.
Horrenbeste ekitalditan parte hartuondoren, ez da harritzeko makina bat pasadizo gogoratzea. “Gurelehen kalejira 1960an izan zen eta ez ziguten ezer ordaindu, baina1961eko uztailean hiru eguneko txangoa egin genuen Udalakgonbidatuta. Santi Gutierrez Santander ingurukoa zenez, Lierganeserajoan ginen. Festak zirenez, udaletxera joan eta txistua jotzekobaimena eskatu genuen. Gustura hartu zuten gure eskaintza! Gaueansekulako parranda egin genuen. Camilo Alonso Vega Barne ministroabertara joaten zen oporretara eta, bezperako zalapartagatik haserretuez zedin, bere etxe azpian diana jo genuen. Ondoren prozesioan etamezatan jo genuen. Jendeak ezin zuen sinestu bezperan parranda egingenuen berberak ginenik”, kontatu du Portuk.
Gazteagoek argi utzi nahi dute, ordea,parranda helduek bakarrik egiten zutela. “Haurrok hamarretan oherajoan beharra genuen. Besteen parranda leihotik jarraitzen genuen. SanInazio bezperan bakarrik utzi ziguten beranduago arte gelditzen:gauerdian San Inazioren ereserkia jotzeko”.
Urte hauetan guztietan adin guztietako236 lagunek jo dute taldean. Guztiek jarri dute euren aletxoa, bainabatzuen ekarpena oso berezia da. Joxe Mari Lasak Santi Gutierrez etaRamon Esnaola derrigor aipatu beharrekoak direla dio. Gutierrezenalabak, Estibalizek, berehala hartu du hitza. “Nire ustez, azken 30urteotan Jostenkak eta Joxe Mari Lasak egindako lana ere aipatubeharrekoa da”.
Guztiek giro ona sortzen jakin dute.“Agurtzane Aramendi taldearen historiari buruzko liburua idaztenari da eta gauza bat azpimarratu du: taldekide guztiek beti giro onaegon dela esan dutela”, amaitu du Joxe Mari Lasak.
Urretxuko txistulariek makina batekitaldi antolatu dituzte euren taldearen urteurrena ospatzeko
Txistulariek merezi bezala ospatukodute urteurrena. Lehen ekitaldiak martxoan bertan izan dira. Ekaineandisko bat argitaratuko dute eta irailean taldearen historiari buruzkodokumentala eta liburua aurkeztuko dituzte. Horretaz gain,kontzertua, hitzaldia, erakusketa eta bazkaria ere izango dira.
Lehen ekitaldiak martxoan bertan izandira. Hilaren 12an Donostiako txistulari bandak kontzertua eskainizuen Labeaga aretoan, Jose Inazio Ansorenak zuzenduta, etabiharamunean Euskal Herriko Txistularien Biltzarra ospatu zenUrretxun. Topaketa hau urtero herrialde batean egiten da.
Aurten 100 txistulari baino gehiagokparte hartu dute. Egun guztian zehar txistuaren doinua nagusi izanzen. Biltzarra Labeaga aretoan izan zen eta ondoren Euskal HerrikoTxistulari Elkartearen zilarrezko domina eman zitzaien hirutxistulariri: Sabin Bikandi galdakaotarrari, Txomin Agirregomezkortapasaitarrari eta Javier Hernandez donostiarrari.
Txistulariek Ederrena pilotalekuanbazkaldu zuten eta bazkalostea Benta Zaharreko mutiko alaiak taldeakgirotu zuten. Bukatzeko, Areizaga-Kalebarren plazan erromeria izanzen.
Hurrengo ekitaldia ekainean izango da:Ramon Esnaolaren konposizioekin grabatutako diskoa aurkeztuko da.Esnaolak makina bat laguni irakatsi zien txistua jotzen eta bere obragehienek herriko baserrien izenak dituzte.
Taldearen lehen kalejira 1960koirailaren 12an izan zenez, irailean izango dira urteurren ospakizungarrantzitsuenak. 6an kultur astea hasiko da: egun horietan liburuaeta DVDa aurkeztuko dira eta argazki erakusketa, hitzaldia etakontzertua izango dira. Agurtzane Aramendi ari da liburua idazten etaDVDaren arduradunak, berriz, Maider Sudupe eta Alex Areizaga dira.
Bukatzeko, irailaren 12an festa izangoda. Urretxuko txistulariak mezetara joango dira, bazkaria egingo duteeta herriko kaleetan joko dute. Urte hauetan guztietan 236 lagunek jodute taldean eta horietako askok ekitaldi horietan parte hartzeaespero da. Euskal Jaiko karroza desfilean ere beteranoei tokia egingozaie. Bezperako txistulari kontzertua ere berezia izango daurteurrena dela eta.