Azkeneko hamar urteotan, ingeleseko irakaskuntzari dagokionez, oso aldaketa positibo gutxi ikusi ahal izan dut. Atzera begira, gutxien kontuan hartu izan den alorra, komunikazioarena izan da.
Oro har, irakasleek, gramatika, fonetika, entzumena eta umeentzako abestiak jorratu
dituzte, ikasleak, ingelesean eginiko oinarrizko elkarrizketarik egiteko gai ez direla kontutan hartu gabe. Ene ustez, edozein hizkuntzatan komunikazioak berak duen garrantzia aintzakotzat ez da hartu, hau da, irakasleek eta ikasleek bi edo hiru ordutako klaseekin ia ezer lortzerik ez dagoela onartu behar dute. Orduan, zer egiten dute ikasleek asteak dituen gainontzeko 165 ordu horietan?
Oinarrizko gramatika jakitea guztiz beharrezkoa da, baina irakasleek irudimena gehiago erabili behar dute, ingelesa irakasteko metodoetatik kanpo noizbehinka, irtenez. Nik eskolen arteko elkarlan handiagoa gustura ikusiko nuke, bi herrien arteko antzerki topaketak, lan erakusketak, zinema, Ingalaterran egindako udalekuak eta lehiaketak, hots, ingelesaren ikaskuntza errealistagoa eta entretenigarriagoa egingo lukeen iharduera aukera zabal berria.
Ikasleak, informala den giro batean, beren burua kanpora gehiago irekiko lukete, dakiten ingelesa erabiliz eta askatasun osoz parte hartuz. Uztailean egindako ikastaro trinko bat ez litzateke beharrezkoa izanen, urtean zehar egindako murgiltze sistema osoago baten bidez ingelesa irakasten bada. Era honetan, ingelesa, ikasle gehienentzat behar hutsa dena, zerbait atsegina izan liteke.
Michael Gutteridge (Ingeleseko irakaslea)