Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Hauteskundeak

Zumarragako PSE-EEk hautagai zerrenda aurkeztu du Antion, Mikel Serrano buru dela

Zumarragako PSE-EEk hautagai zerrenda aurkeztu du Antion, Mikel Serrano buru dela
apirila 18
16:09 2015

Antioko Interpretazio Zentroa aukeratu du Zumarragako PSE-EEk udal hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emateko. Mikel Serrano, Rosa Maiza (independientea), Victoriana Badillo, Antonio Navarro, Aranzazu Gonzalez, Maria Victoria Portugal, Ricardo Lozano, Jose Maria Bermejo, Maria Lourdes Canduela, Jose Angel Mateos, Maria Mercedes De Pedro, Juan Maria Errasti eta Anton Arbuluk osatzen dute Zumarragako PSE-EEren hautagai zerrenda. Udal gestioan esperientzia dutenei, “haize berria” erantsiko dien hautagai berriak batu zaizkio alderdi sozialistari Mikel Serranok azpimarratu duenez. Horrekin batera, hautagai zerrenda, “inoiz baino” euskaldunagoa dela azpimarratu du Serranok, sozialistek euskararekiko duten konpromisoa berretsiz.

Zumarragaren eta zumarragarren onurarako

Zumarragaren eta zumarragarren onurarako, Zumarragak “aurreratzen jarraitzeko”, Zumarragaren alde apustu egiten eta lan egiten jarraitu nahi dutela nabarmendu du Serranok. Arlo sozialari, ongizateari, lehentasuna emango diote, “egoera okerrena daudenen, gutxien dutenen” alde lan eginez. “Badakite udaletxeko atea zabalik eta eskuak zabalik ditutztela”. Udalerriaren garapenari dagokionez, garapen ekonomikoan eta garapen sozioekonomikoan, jarriko dituzte indarrak, enplegu politika desberdinak garatuz. Merkataritza txikiaren aldeko politika aktiboak garatuko dituzte, kontsumoa eta merkataritza txikia bultzatzeko. Era berean, Bertatik Bertara proiektuaren alde egingo dute, bertako baserritarren produktuak bultzatuz. Turismoaren gaiari ere garrantzia emango diote, jendearentzat gero eta erakargarriago eginez.

Obrei dagokioenean, herri berri, erakargarri eta banguardistaren bidean lan egingo dute, herri eta eskualde erakargarria egiten jarraitu nahi dutelako. Bi proiektu nabarmendu nahi izan ditu Serranok: Soraluze eta Legazpi kale inguruaren rehabilitazioa eta Euskal Herria etorbidearen bulebarizazioa. Durangorainoko errepide zatia eta AHTearen lanak bukatzeko lana egiten dutela azpimarratu dute.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

0 iruzkin

Oraindik erantzunik gabe!

Momentuz ez dago erantzunik, zurea gehitu nahi al duzu?

Idatzi iruzkin bat

Idatzi iruzkin bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 8 =


Iruzkin berriak

Makenri: Zertarako diozu? 1.- Gipuzkoar jokalari gazteak punta-puntako mailetara iritsi daitezkeela erakusteko eta motibagarri izateko kirolari [...]

Felipe: Zertarako nahi degu hitzaldi batera Maiza, Oroz, Motos, Xubi, Otegi,... ekarri, inor ez badaki nortzuk diren. [...]

Makenri: Zorionak Goierri! Lan handia urtetan borondatez egindakoa. Hori bai, bi hitzaldi eta biak kastellanoz Itu, [...]

Mikel Zubozki: Kultur ekintzek turismoak baina jende geihago ekarri du Zumarraga Urretxura. Asko bizitzera geratzeraino. Kanta bat [...]