Otamotz

Goierriko Hitza Goiberri

Albisteak

Zumarragako Udaleko korporazioak lau liberatu izango ditu

Zumarragako Udaleko korporazioak lau liberatu izango ditu
ekaina 28
15:08 2019

Atzo osoko bilkura egon zen Zumarragan. Eztabaida biziena piztu zuen gaia korporazioko liberatuena izan zen. Legealdi honetan lau liberatu egongo dira: PSE-EEko Mikel Serrano, Rosa Maiza eta Arantxa Gonzalez eta EH Bilduko Ainhoa Osinalde. Legeak oposizioko zinegotzi bati soldata jartzeko eskatzen du, gobernuaren kontrol lana egin dezan, eta EH Bilduk aukera hau baliatzea erabaki du.

Serranok hilean 4.476 euro kobratuko du (soldata gordina), Maizak 4.028, Gonzalezek 2.279 eta Osinaldek 1.025. Serrano, Maiza eta Gonzalezek egun osoz lan egingo dute eta Osinaldek egun erdiz. PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Zumarragak alde bozkatu zuten eta EAJ abstenitu egin zen, gaia sakon landu eta behin betiko akordio batera heldu beharko litzatekeela uste duelako.

Osoko bilkuran alkateordeak zeintzuk izango diren ere jakinarazi zen. Lehen alkateordea Maiza izango da, bigarrena Jose Mari Bermejo, hirugarrena Gonzalez eta laugarrena Nerea Errasti.

Gainera, kide anitzeko organoetan udaleko ordezkariak zeintzuk izango diren jakinarazi zen. Urola kirol elkartean Serrano izango da udalaren ordezkaria, herriko ikastetxeetan Errasti, Urolako Industrialdean Maiza, Udal Euskaltegian Maiza, Ur Kontsortzioan Serrano, Sasietan Serrano eta Marimar Iglesias, Goierriko Mendi Nekazaritza Elkartean Maiza, musika eskolan Maiza eta Errasti, Zubillaga Hiltegian Serrano, Goimenen Serrano eta Haur Eskolan Errasti. Guztiak PSE-EEko kideak dira eta EH Bilduko Josu Aztiriak beste alderdiei ere udala ordezkatzeko aukera ematea eskatu zuen.

Egileari buruz

Otamotz

Otamotz

Harremana duten artikuluak

Iruzkin 1

  1. Eki
    Eki ekaina 29, 09:14

    Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika berriak? Sisteman erabat integratuta? Eta koherentzia? Kar, Kar…

    Iruzkin honi erantzun

Idatzi iruzkin bat

Egin klik hemen erantzuna bertan behera uzteko.

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.
Derrigorrezko eremuak markatuta daude *

8 + 2 =


Iruzkin berriak

Ortzi: Ez kezkatu Igor, oposizioko liberatuak argituko dizkigu zalantza guztiak [...]

Igor: Liberazioekin pasatzen ari dena udal mailan ikaragarria da. Ya ez da bakarrik Urretxu batek 4 [...]

Eki: Joder Bildu, beti liberazioen aurka (alkatearena izan ezik) eta orain Zumarragan 4 liberazioen alde!!! Polítika [...]

Urretxu: Interesgarria bai, baina kultura eta hizkuntza aniztasun hori non biltzen da? Aniztasuna biltzen duena gaztelania [...]