Edurne Iturbe finalera (003. alea)
Edurne ITURBE soinujole urretxuarrak Aitziber Estanga panderojole donostiarrarekin batera, San Jose egunez Azpeitian ospatu zen Euskadi Irratiko Pieza Berrien Lehiaketako finalean parte hartu zuen.
Lehiaketa hau, fandango, trikitixa eta poupurriarena zen. Martxoaren 4an Donostiako Victoria Eugenian egin zen kanporaketan aurkeztu ziren 28 piezen artean, trikitixan 6 pieza eta fandangoan beste 6 pasa ziren finalera. Edurne Iturbek eta Aitziber Estangak alor bakoitzeko pieza banarekin lortu zuten finalean izatea. Poupurriaren atala, libre gelditu zen aurkeztutako trikitilariek doinu hauek behar bezala prestatu gabe zituztelako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide