Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Korrika 9. (003. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1995/03/31
Otamotz
Korrikaren 9. edizioak birritan zeharkatu zituen Urretxu eta Zumarraga, “Jalgi hadi euskaraz” lemapean. Martxoaren 17an Donibane Garazin hasi eta 26an Gasteizen amaiera izan zuen KORRlKA 9, Urretxu eta Zumarragatik birritan igaro zen ostegunean hilaren 23an. Eguraldia lagun, lasterketa osatzen zuten bost kilometrotan zehar goizez batez ere ikastetxeetako haurrak izan ziren protagonistak, arratsaldez berriz, helduak. KORRlKAren inguruan, KORRlKA BATZORDEak ekintza ugari antolatu zituen, hauek eta beste jakingarri batzuk doazkizue hurrengo lerroetan. KORRIKA 9 edizioari martxoaren 17an Donibane Garazin eman zitzaion hasiera eta 26an Gasteizen amaitu zen, 2.150 kilo metro egin eta gero, hamar egunetan 300 herri inguru zeharkatuz. Urretxun, ikastolako haur batek hartu zuen lekukoa Isabelen, goizeko 9.30ean, une batzuk beranduago gaztelekura iritsiz. Bertan, Urretxuko Gainzuriko ikastetxeko haurrak Zumarragako kaleetan sartu ziren goizeko hamarrak inguru. Elizkalen San Jose ikastetxeak hartu zuen errelebua Eitza mendatean udaletxeko langileak zain zituztelarik. Arratsaldean, berriro sartu zen korrika bi herrietan. Honakoan, lizeoko ikasleak, Bisasti AEK euskaltegikoak, Zumarragako udala, Iparragirre institutua, Amalur elkartea eta tabernariak, besteak beste, izan ziren lekuko eramaileak. Jendetza ugari bildu zen eta oso giro polita bizi izan zen bost kilometrotako ibilbidean. AEK-ko kideek, KORRIKA 9 euskararen aldeko lasterketa hutsean gera ez zedin, herrietan sortutako korrika batzordeei esker “Korrika kulturala” antolatu zuten. Egitarau honen barruan, Urretxu eta Zumarragan txistulari eta trikitixak lagunduta, igandean, martxoaren 12an kuestazioa burutu zen. Martxoak 13 ostiralean, Peio Zabaleta euskaldun idazleak hitzaldi bat eskaini zuen Zumarragako Itarte etxean, plazaratu berri duen poesia liburuaz hitz egiteko asmoz. Martxoaren 23rako bertso eta trikitixaz girotutako herri afari bat antolatu zuten Galeperra elkartean. Igandean, Gasteizera joateko autobusak ere antolatu zituzten. “Jalgi hadi euskaraz”, aurten antolatzaileek aukeratu duten leloak badu bere arrazoia, orain dela 450 urte Beñat Etxepare idazle garazitarrak euskaraz idatzitako lehen liburuan “Olerkiak” izenekoan, “Euskara jalgi hadi plazara,jalgi hadi mundura” idatzi baitzuen. Ekintza horri omenaldi bat egitea da leloaren arrazoia. Omenaldi honez gain , AEK-k Mikel Laboa omendu zuen kulturgintza eta euskalgintzari eginiko ekarpenagatik. Bera omenduz bere belaunaldiko kantariek egindako lana eta euskararen berpiztean kantagintzak bete zuen zeregina azpimarratu nahi izan du AEK- k. Horretarako Mikel Laboari buruzko liburu bat argitaratu du KORRIKAk. Bi urtez behin antolatzen den lasterketan lortzen den dirutzatik, sarrera garrantzitsuena kilometroen salmenta izaten da. Enpresa eta elkarteek erosle bezala lekukoa eramaten dute ibilbide horretan zehar. Lekuko horrek euskal kulturaren pertsonaia historiko batek idatzitako mezu bat darama barruan, Gasteizen azken kilometroa igaro eta gero, irakurri dena. Material salmenta, kuestazioa eta KORRIKA LAGUNari esker diru nahikotxo lortzen da. Aurtengo edizioan antolatzaileek euskaldunei arlo guztietan euskara bizi eta erabil dezatela eskatzen diete eta erdaldunei, berriz, ezagutu eta erabil dezatela. Beraz, badakigu!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT