Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Iparragirre plaza berria ekainaren 16an inauguratuko da (005. alea)

Urretxu eta Zumarraga
1995/05/26
Otamotz
Iparragirre plazak berrikuntza desberdinak Izan ditu denboran zehar. Konponketa hauek herritarren behar eta nahiekin loturik egon dira. Hori dela eta, enparantza honen iragana zein izan den eta etorkizuna zein izango den adierazten saiatu gara lerro hauetan. XIV-XVIII. mende bitartean ez zegoen plazarik gaur egun ezagutzen dugun leku berean. Enparantza bat zegoen gaur eguneko Gaztelekuaren parean. 1658. urtean, eliza aurreko zatia (egun dagoen leku berria) erre zenean plaza itxura hartu zuen berrikuntzarik egin ez zutelako. Eliza aurrean bi etxe zeuden bata “kartzela etxea” udalarena, eta bestea “Elizategi” Areizaga baroiarena. Garai honetan inguru hori bi mailatan egokitua zegoen, goian alde bat izanik eta behean beste bat. XVIII. mendean biztanle kopurua areagotu zen eta osasun egoera gero eta okerragoa zen. Herritarrek gaixotasun ugari jasaten zituzten, batez ere ur hornidurarik ez zegoelako. Hori zela eta pentsatu zuten herriko plazan iturri bat eraikitzea, ordura arte jendea mendira joaten baitzen ur hila. Herritarrek, aurrekontua oso garestia zela ikustean beraiek egingo zutela erabaki zuten. Horrela, 1764. urtean inauguratu zuten orain dela gutxira arte ezagutu dugun iturria. XIX. mendean Iparragirre hil zen eta orduan pentsatu zen plaza berritzea eta bere omenez estatua bat eraikitzea. Horretarako, “kartzela etxea” txikitu eta “Elizategi” erosi zioten Areizagari. Bi mailatan egokiturik zegoen plaza maila bakar batean utzi zuten. 1890. urtean inauguratu zuten Iparragirre plaza iturri, estatua, haritz eta guzti. XX. mendean hainbat berrikuntza ezagutu ditu enparantza honek. Adibidez, idi probetarako harri berri bat ipini zuten, zezen plaza moduan ere erabili izan da eta Iparragirreren estatua hainbatetan garbitu dute. Udalaren aldaketarekin batera, inauguratuko den plaza honek jadanik inauguratuta egon behar zuen baina arazo batzuk direla-eta atzeratu behar izan da. Alde batetik herritarrek ez dute atsegin jarria dagoen iturria eta orain beste bat ipiniko dute. Bestetik, nahiago izan dute maiatzean ez inauguratzea hauteskunde ekintza bezala uler ez zedin. Enparantzari bizitasuna eman nahi izan diote berrikuntzarekin eta horregatik berriro ere bankuak ezarriko dituzte herritarrok lasai egon eta haurrak jolas daitezen. Azken finean aurreko ideia berreskuratu nahi izan dute. Konponketa hau Goiko kale eta Iparragirre kaleen hirigintza erreformarekin batera doa. Adibidez, kale hauek eta eliz aurreko ingurua oinezkoentzat bakarrik izan daitezen nahi dute. Baina hori nahiko zaila dela uste dute, 67 garaje egin baitira plazapeko parkingean eta derrigorrez sartu beharko direlako kotxeak. Hau oso desegokia izan daiteke batez ere haurrentzat. Bestalde, Azkoitira doan errepidea konpondu nahi dute baina oraindik Foru Aldundiaren erantzunaren zain daude. Horrek mesede handia ekarriko lioke inguru guztiari. Etxebizitzak ere egiten ari da plaza egin duen enpresa bera. Enparantza berritzeko aurrekontua 45 milioikoa da baina ordaindurik dago etxebizitzen eraiketa dela-eta.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT